Euskararen planari ekarpenak egiteko bigarren saioa, bihar, Trintxerpen
18:30ean Trintxerpeko Udal Euskaltegian elkartuko dira Euskararen Plan Estrategikoari hondar alea jarri nahi diotenak.
Euskararen Plan Estrategikoari ekarpenak egiteko bigarren saioa, bihar, Trintxerpeko Udal Euskaltegian. Bihar, asteazkena, Euskararen Plan Estrategikoari ekarpenak egiteko bigarren saio irekia egingo dute Trintxerpen, Euskarak dituen erronkei aurre egiteko zer egin dezakegu? galderapean.
Euskarak datozen hamar urtetan Pasaian izango duen bilakaerari ekarpena egin nahi dionak hartarako aukera izango du, beraz, 18:30ean Udal Euskaltegian hasiko den saio irekian.
