Glovoren aurkako hitzaldi bat antolatu du Ernaik
Igandean, hilak 6, izango da 18:00etan Reina Aretoan. Prekarietatea eta alternatiba kooperatiboak izango dituzte hizpide.
Glovoren aurkako hitzaldia antolatu du Ernaik. Iganderako, hilak 6, Oreretako Ernaik hitzaldi bat antolatu du Glovo, prekarietatea eta alternatiba kooperatiboei buruz hitz egiteko. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Reina Aretoan.
