Euskal Ligako Pala motzeko partida, bihar Fanderian
EPLEko bikoteak partida garrantzitsua du bihar txapelketako finalerdietan sartzeko lehian jarraitu nahi badu. Sopelako Kurene taldeko bikotea izango dute aurrean, 19:15ean hasita.
Ohorezko Mailako Pala motzeko Euskal Ligako partida jokatuko da bihar Agustina Otaola pilotalekuan, 19:15ean hasita. EPLEko Eyheramendy eta Ruben nor baino nor ariko dira Sopelako Kurene taldeko Murtzia eta Leiba bikotearen aurka. EPLEko bikotea bolada onean dabil azkenaldian, baina garaipen bat eta bi porrotekin dira sailkapenean ligaxka amaitzeko hiru jardunaldi geratzen direnean. Etxekoak garaipen premian daude, eta partida garrantzitsua izango dute finalerdietara sartzeko lehian jarraitu nahi badute.
Asteburu honetan, txapelketa ofizialen eta pribatuen artean, 17 partida jokatuko dituzte guztira EPLEko pilotariek ezker paretako modalitate guztietan zein trinketean. Partida guztien kartelera, jardunaldiko emaitzak eta berriak EPLEko web orrian jarraitu daitezke.