Inauteriei buruzko gogoeta egiteko, Lezoko Jai Batzordearen bilera
Hilaren 8an (asteartea da) egingo dute batzordekideek bilkura, 19:30ean hasita, Donibane kaleko Kultura Aretoan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2015/02/Trapujaleri-epaiketa6.jpg)
Inauterien datak iristear dira. Horri begira, Lezoko Jai Batzordeak batzarra egingo du hilaren 8an (asteartea) 19:30ean Kultura Aretoan. Bi aztergai landuko dituzte bertaratuko direnek: lehenik, aurreko batzordearen akta onartzea dagokioe batzordekideei; ondoren, inauterien eta osasun egoeraren gaineko gogoeta zabalduko dute.