Pentsiodunak kalera irtengo dira astelehenean
Ohikoa den bezala, pentsiodunek kaleak hartuko dituzte hilabeteko lehen astelehenean pentsio duinen alde borrokatzeko. Mobilizazioak Herriko plazan hasiko dira, 11:00etan.
Hilabeteko lehen astelehena pentsiodunena da Errenteria-Oreretan. Duintasuna Elkarteak deituta, gutxieneko 1.080 euroko pentsio publiko duinen alde mobilizatuko dira beste behin. Elkarretaratzea eta manifestazioa antolatu dituzte horretarako, eta Herriko plazatik abiatuko dira goizeko 11:00etan.