Porrotx eta Marimototsek bi emanaldi eskainiko dituzte hilaren 18an
Bi euskal pailazoek Marimototsen urtebetetzea ospatuko dute Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan, 17:30ean eta 19:00etan.
Porrotx eta Marimotots joan den urte bukaeran ziren Donibanera etortzekoak, baina, COVID-19 kasuen gorakada medio, euren bisita geroratu behar izan zuten. Pailazoak pasaitar txikienekin elkartuko dira hilaren 18an, ostirala, bi ordutan: 17:30ean lehenengo eta 19:00etan gero.
Bertaratzen direnek Marimototsen urtebetetzea ospatuko dute. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko, 667 72 21 44 zenbakiaren bitartez.
