Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Topoaren bilera Ibaiondora lekualdatuko dutela iragarri du alkateak

Sarrera gehiago eskuragai jarri dituzte jada. EH Bilduk "behar beste bilera" deitzeko galdegin dio Izaskun Gomezi.

Ibaiondo pilotalekuaren barruan egingo da, Izaskun Gomezek aditzera eman duenez, topoko obren aurkezpen bilera.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/02/03

Gaur goizean iragarri du Izaskun Gomez alkateak, hainbat eta hainbat herritarren eta EH Bilduren eskaerei erantzunez, Kultur Etxean egitekoa zen topoaren bilera Ibaiondo frontoira lekualdatuko dutela.

Udalburuaren arabera, kokagune berria aurretik ez hautatu izanaren arrazoiak bilera zuzenean online eman ahal izateko arazoak lirateke. Horiek udal langileek konpondu dituztela azaldu du eta, hori horrela, aurrez aurre nahiz online jarraitu ahal izango dela Ibaiondoko saioa ere.

Data eta ordua bere horretan mantenduko dira (datorren asteazkenean, hilak 9, 19:00etan). Horrez gain, egunera arte gonbidapena eskuratu ez duenak aukera izango du orain hemen klik eginda, sarrera gehiago jarri baititu udalak eskuragai.

Kultur Etxeko saioko gonbidapenak bi egun baino gutxiagoan agortu izanak hautsak harrotu zituen atzo bizilagunen artean. Pasaiako EH Bilduk bat egin zuen kezka horrekin eta Gomezi galdegin zion “behar beste bilera” deitzeko, harik eta herritar guztiek euren kezkak argitu arte.

Lehen aretoak 54 lagunentzako edukiera besterik ez zuen ahalbidetzen. Kontuan hartuta SOS Antxo Koordinakundeak berriki gaiarekin kezkatuta dauden 1.500tik gora antxotarren sinadurak jaso dituela, “onartezin” iritzi diote bilkideek hasieratik halako toki murritza proposatu izanari.

Horrez gain, oposizioko koalizioak proposamen berria egin dio alkatetzari: informazio-saioa online jarraituko duten pertsonek “modu aktiboan” parte hartu ahal izatea, eurek ere iradokizun edo galderak egin ditzaten ahalbidetuz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.