Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bidea hasi zutenetik gorenean dago Antxo Areto Futbol taldea

Hiru talderekin ari dira lehian zuri-gorriak lehenengoz. Taldekide gehienak antxotarrak direla nabarmendu dute, eta orain, emakumeen taldea eratzea dute helburu.

Antxo AFko hiru taldeetako partaideak, sasoi hasieran atera zuten argazkian.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2022/02/04

Oarsoaldean nahiz Irunen eta Hondarribian Antxo Areto Futbola-Pescados Alberto Ferreres da mailarik gorenean dagoen areto futbol taldea. 2012an sortu zuten kirol egitasmoa hainbat kirolarik, eta urtetik urtera hazten joan da: bidea egiten ari den sasoian, lehen taldea Hirugarren Nazionaleko lider da; bigarrena maila handia azaltzen ari da bigarren urtez Gipuzkoako Hirugarren Mailan, eta Gazte Mailakoak lehen golak sartzen hasi dira 2021-2022 denboraldian. «Kluba osasuntsu dago. Inoiz baino handiagoa da. Hori, batez ere, kirolarien eta antxotarren konpromisoagatik da. Ezin dugu gehiago eskatu», azaldu du Alberto Ferreres ekipoaren presidenteak.

Ferrerresek nabarmendu du, gainera, jokalari gehien-gehienak antxotarrak direla, eta horrek nortasun berezia ematen diela talde guztiei. Gainera, izate horrekin herritarren atxikimendua lortu dutela azaldu du, eta ez bakarrik partidetan jasotzen duten babesarena. Horren adibide bat jarri du: «2019ko eta 2021eko Gabonetako loterietan, guk ateratako zenbakiek saria izan zuten, ez handia, baina saria. Bazkideen artean saldu zen gehienbat zenbaki hori. Bada gehienek ez zuten zegokien diru kopurua eskatu, guretzat gelditu zen. Horrek ekonomikoki hauspoa eman digu». Diru kontuetan haizea alde, baita kirol arloan ere.

Hirugarren Nazionaleko taldea da horren adibide: bigarren itzulia hasi berri denean, euren multzoko lider dira Bigarren B-ra igotzeko (play-off bitartez erabakiko da igoerako plaza) aukera sendoekin. Gainera, Gipuzkoako (finalerdietan daude) nahiz Euskadiko Kopan bizi-bizirik daude. «Kluba ia hutsetik sortu zen. Lehen taldea Bigarren B-ra igotzea nahi nuke, inork ezer oparitu gabe demostratu dugulako aurrera egin daitekeela. Taldekideengatik ilusio itzela egingo lidake igotzea», adierazi du Ferreresek.

Emakumeen taldea
Antxon AFn duten arantza bakarra emakumeen taldea sortu ezin izana da. Saiatu dira, baina ezin. «Antxon badaude taldea sortzeko adina kirolari. Baina zaila da, gehienak ikasten ari direlako, asko kanpoan. Ezin dute entrenatu, beraz, taldea osatu. Baina baikorra naiz: lortuko dugu. Orain beharbada ez, baina lortuko dugu emakumeen taldea ateratzea. Saiatuko gara behintzat».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.