Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaIngurumena

[Erreportajea] Beste modu batera ere funtziona daiteke

Gurpil Arteako kideek erakutsi dute alternatibak daudela beste era batera jarduteko. Elkartetik bizikletaren erabilera sustatzen dute, birziklapena eta iraunkortasuna ardatz dituztelarik.

Gurpil Artea elkarteko Oihan Lopez kidea Beraunen duten tailerrean.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/02/04

Gurpil Artea Errenteria-Oreretako bizikleta eta garraio ez kutsakorraren aldeko elkartea da. Duela sei urte inguru hasi zuten euren jarduna, eta bizikletaren eta kutsatzen ez duten gainerako garraiobideen hiri mugikortasun jasangarri, ekologiko eta segurua bultzatzen dute.

Hainbat esparrutako jendea biltzen da elkartean lanean aritzeko. Gurpil Arteako kide Oihan Lopezek zehaztu du hasieran lanketa egin zutela jorratu nahi zuten ildoa jarraitzeko, eta gehienbat arlo sozialean murgiltzen dira ordutik. Dena den, elkartea sortzeko garaian, proiektuari helburu argi batekin heldu ziotela eutsi du Lopezek: «Argi genuen Oarsoaldean bizikletaren erabilera sustatu nahi genuela. Orain arte, herrian ez da bizikletaren erabilera era eraginkorrean bultzatu, garaia zen jendea elkartu eta bizikleta sustatzeko».

Lanketa egiten hasi zirenean, konturatu ziren jendeak bizikletak behar zituela, eta horiek erabiltzeko autonomia beharko zutela. Bi gurpileko gailuak garestiak dira, eta edonork ezin du bizikleta bat erosi. Hori dela eta, udaltzainekin eta garbiguneekin harremanetan jarri ziren haiengana iristen ziren bizikletak berreskuratzeko, eta Udaltzaingoaren bitartez bizikletak lortzen dituzten lehen elkartea direla nabarmendu dute. Gainera, bizikleta horiek Gurpil Artearen esku geratzen dira haiek nahi dutena egiteko. Akordio horrekin Biziberrituz proiektua abiatu zuten, Udaltzaingotik lortzen zituzten bizikleta guztiak arlo sozialera bideratzeko. Horrez gain, ibilgailuekin autonomia lortzeko, ikusi zuten garrantzitsua zela jendeari txirringak erabiltzen eta konpontzen irakastea.

Elkartera iristen diren bizikletak moldatzen dituzte, eta horiekin bizikleta flota bat sortu dute. Flota horretako bizikletak ikastaroetarako, maileguan uzteko edo bazkideek erabiltzeko dira. Bizikletez gain, txirringekin harremana duen materiala ere jasotzen dute, eta horien pieza guztiak birziklatzen dituzte. Erabiltzen duten material gehiena berreskuratutakoa da.

Sentsibilizazioaren gaia ere jorratzen dute, eta birziklapenetik jo daitekeela ziur direla aitortu du elkarteko kideak: «Birziklapena gustatzen zaigu, eta zabor katalogatutako horrekin gauzak sor daitezke. Hori da erakutsi nahi duguna. Gauzei bigarren bizitza bat eman diezaiekegu, eta erakusten ahalegintzen gara gai garela beste era batera funtzionatzen. Haurrentzako ere energia berriztagarrien gaineko saioak antolatu ditugu kontzientzia lana egin dezaten».

Don Boscorekin elkarlanean

Duela urte batzuk Gurpil Artea beste proiektu batean murgildu zen: Birziklatu. Elkarteko kideek Gipuzkoako Foru Aldundiari proposatu zioten herrialdeko tailer guztien federazio antzeko bat sor zezala. Frantzian dagoen sarea kopiatu dutela adierazi du Lopezek, eta ordutik hainbat elkartek osatzen dute Birziklatu proiektuko sarea.

Aldundiarekin duten elkarlanaren harira, hiru urte daramatza elkarteak Don Boscoko soldadura eta galdaragintzako ikasleekin lanean. Aurten, zama-bizikleta bat sortu dute, salgaiak bizikletaz banatzea sustatzeko. Proiekturako aurrez zituzten materialak erabili zituztela konfirmatu du Lopezek: «BMX baten aurreko gurpilarekin eta mountain bike zahar batetik abiatuta sortu genuen zama-bizikleta. Aldundiaren laguntzarekin Analema Design Studioko ingeniari bat kontratatu genuen, eta hark egin zuen diseinua. Zama-bizikleta hau gure helburuekin bat dator. Ez dugu geldirik egoterik nahi, jendearen eskuetatik pasatzea nahi dugu».

Bizikletetatik abiatuta, beste zenbait proiektu dituzte eskuartean, eta horiek bukatzen dituztenean, produktu guztien karta bat egin nahi dute eskuragarri dutena ezagutarazteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.