Lilatonen izena emateko epea, zabalik
Donostiko lasterketa martxoaren 6an izango da. Lezoko Udalak emakumeak animatzen ditu herriko emakumeen korrika taldearekin bat egiteko.
Lilaton lasterketaren edizio bat. Artxiboko irudia. Urtero Donostin ospatzen den Lilaton lasterketan parte hartzeko epea zabalik da dagoeneko. Hilaren 27an zabaldu zuten epea, eta aurten 12 euro balioko du dortsalak. Lasterketa martxoaren 6an, igandea, egingo da; eta Donostiko bulebarretik abiatuta, bost kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte-hartzaileek.
Lezoko Udalak azarotik emakumeen korrika taldea martxan dagoela oroitarazi du. Hartara, Lilatonen parte hartzeko asmoa duten emakumeei korrika taldearekin entrenatzera dei egin die Udalak. Taldeak astelehenero entrenatzen du, arratsaldeko 19:00tan kiroldegiko frontoitik abiatuta.
Hortaz guztiaz gain, pandemia dela-eta iaz lasterketa egin ez bazen ere, aurten ospatzeko hautua egin dute antolatzaileek. Dena den, segurtasun neurri guztiak errespetatuko direla ohartarazi dute, eta horregatik parte hartze mugatua izango du aurtengo edizioak.
Lilaton lasterketari buruzko informazio osoa, eskuragarri hemen.
