PSE-EEk herriaren garbiketan inplikatzeko eskatu dio udal gobernuari
Sozialistek azkenaldian azaldu diren pintada, pankarta eta kartelen igoera salatu dute, eta udal gobernuari "garbiketa lanetan inplikatzea eta udalerriaren irudia hobetzea" eskatu diote.
Errenteria-Oreretako PSE-EEk herriko kaleetan dauden pintada, pankarta eta kartelen agerpenen igoera salatu du, batez ere erdigune historikoan daudenak, haien ustez garbiketa faltak “eremua gaizkiagotzen duelako”. Hori dela eta, sozialistek udal gobernuari eskatu diote “garbiketa lanetan inplikatzea eta udalerriaren irudia hobetzea”. Horrez gain, EH Bilduri leporatu diote euren “ezintasunak eta gelditasunak herriaren irudia hondatzen” laguntzen duela, eta kezkati azaldu dira “jabetza publiko zein pribatuetan egiten diren kalteekin”.