Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ESTHER ESTEFANIA. KORRIKALARIA.

[Elkarrizketa] "Gorputzak kontrakoa esan arte jarraitu nahi dut, bizia ematen dit"

Urrezko lau dominarekin eta hainbat errekor hautsita itzuli da errenteriarra Espainiako Txapelketatik. 400, 800 eta 1.500 metroko probetan eta 4x200ko erreleboetan nagusitu da. Oso pozik dago lortutako emaitza guztiekin.

Mikel Del Val
Errenteria-Orereta
2022/02/11

Espainiako Master Mailako Pista Estaliko Txapelketetan lehiatu berri duzu Valentzian, eta lau urrezko domina irabazi eta hainbat errekor hautsi dituzu. Espero zenuen hori lortzea?
Ilusio handiarekin nindoan txapelketara. Espainiako 800 eta 1.500 metroko errekorrak aurrez nireak ziren. Txapelketa honetan ere 400 metrotan hartu dut parte, eta diziplina horretan ere garaipena lortzeko ilusioarekin nindoan. Banekien zaila izango zela, nire aurka lehiatuko zenak aurrez irabazi zidalako, baina oraingoan hura mendean hartzea lortu dut. Ourensen egindako azken txapelketan 800 eta 1.500ekoetan ere irabazi ninduten, baina orain haiek garaitzea lortu dut. Oso pozik nago lortutako guztiarekin.

Une honetan, 65 urtetik gorakoen kategoriako errekor asko zureak dira. Azken aldian ere hainbat garaipen eta ohorezko postu zure egin dituzu. Nola sentitzen zara hori guztia lortu ondoren?
Oso pozik nago lortutako guztiarekin. Egindako lan gogorraren emaitza dira lorpen horiek, esfortzu guztiek merezi dute, zentzu guztietan. Oso gustura sentitzen naiz nire taldekideekin, eta honek guztiak bizi kalitatea ematen dizu. Jende asko ezagutzeko aukera eman dit atletismoak, giro ona dugu.

Lorpen guztiak lan gogorraren eta konstantziaren emaitza dira, ezta?
Hala da. Astean bitan entrenatzen dugu Beraunen, eta normalean serieak egiten ditugu, batez ere txapelketak gertu ditugunean. Asteburuetan beste lagun talde batekin irteten naiz korri egitera, eta entrenamendu luzeagoak egiten ditugu, 13 edo 15 kilometrokoak. Ongi dator beti iraupena lantzea, batez ere iraupeneko diziplinetan murgiltzen naizelako. Irailean maratoi erdi batean hartuko dut parte, eta horrelakoak prestatzeko kilometroak sartzea derrigorrezkoa da.

Nola baloratzen duzu orain arteko denboraldia?
Oso ona izaten ari da. Master txapelketetan bost urtero mailaz aldatzen zara, eta nik duela hilabete batzuk egin nuen kategoria aldaketa. Ukaezina da errazagoa dela hobeto egotea nire kasuan 65 urterekin, 69 urteko lehiakideak baino. Hori dela eta, aukera hori aprobetxatu behar dut ondo entrenatu eta lehiatzeko. Badakit nire mailara jauzi egingo duten emakume batzuk profesionalak izan direla eta ordu asko sartu dituztela atletismoan, eta horiek irabaztea zaila izango da. Orain da nire momentua aprobetxatzeko unea.

Pentsatua duzu non lehiatuko duzun hemendik aurrera?
Asteburu honetan Euskadiko Kros Txapelketan izango naiz, Ordizian. Datorren hilabetean Kordobara joateko asmoa dut Espainiako Kros Txapelketan lehiatzeko. Maiatzean 10 kilometroko errepideko lasterketa bat dago Ourensen, eta han egotea gustatuko litzaidake. Errepidean lehiatzea pistan ibiltzea baino atseginagoa da, eta horrelako lasterketak nahiago ditut. Ekainean Espainiako Aire Zabaleko Txapelketak dira Tenerifen, eta ez gaude seguru han egoteko aukera izango dugun. Han egotea gustatuko litzaidake, nire mailako gazteenetakoa naizelako, eta urte hau aprobetxatu behar dudalako.

Nola hasi zinen atletismoan?
Senarra hasi zen ni baino sei edo zazpi urte lehenago. Hasieran lasterketetara joaten nintzen, baina ez nuen korri egiten hasteko gogo hori ikusten. Semeak helduago izan zirenean, eta senarraren lasterketetara joanez, lehiatzeko grina hori piztu zitzaidan. Irunen egiten den karrera batean podiumera igo ziren emakumeekiko jeloskor sentitu nintzen, eta nik neuk ere saiatu behar nuela sentitu nuen. Hurrengo urtean ni neu nintzen podiumean zegoen emakumea. Horrela hasi nintzen.

Gogoan dut, udan entrenatzeko nire amarekin Hondarribira joaten ginela, eta hark haurrak zaintzen zituen bitartean gu farola aldera joaten ginela korri egitera. Ordutik, urte hauetan guztietan izandako bizpahiru lesiogatik kenduta, ez naiz geldirik egon. Eta oraindik ere, nire gorputzak kontrakoa esan arte behintzat, jarraitzea gustatuko litzaidake, atletismoak bizia ematen dit. Uzten dudanean ziur nago txip aldaketa egitea kostatuko zaidala. Beste motibazio batzuk bilatu beharko ditut.

Komentatu izan duzu erretiroa hartzeak atletismoari denbora gehiago eskaintzeko aukera eman dizula.
Entrenamendu aldetik ez ditut aldaketak egin, aurrez entrenatzen nituen bi egunak mantendu baititut, baina egia da orain atseden hartzeko denbora gehiago dudala. Ez da berdina entrenatzea egun guztian lanean egon ondoren, edo orain nagoen egoeran, lasaiago nabilela. Orain entrenamenduak gogo gehiagorekin hartzen ditut.

Master Mailako zenbat emakume zaudete Errenteria Atletismo Taldean?
Master Mailako hogei atleta gara guztira, horietatik hamabi emakumeak. Oso gustura nago. Izan ere, entrenatzen hasi nintzenean, batez ere gizonekin aritzen nintzen, emakume gutxi zegoen. Orain gehiago gara.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.