Gipuzkoako Dantzaguneak ekimen sorta antolatu du
'Sortutakoak' egitasmoaren baitan, dantzaren inguruko tailer eta hitzaldiak antolatu dituzte datozen hilabeteetarako.
Abian da Gipuzkoako Dantzagunearen 2022ko “Sortutakoak’ programa. Arloko proiektuak sustatzeko, sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko egitasmoa da honakoa. Haren harira, zenbait ekimen antolatu dituzte Errenteriako egoitzan. Hauek dira oraingoz argitaratu dituzten ekimenak:
Otsailak 19a, larunbata
- “La Subitaren” tailerra eta entsegu irekia: goizeko 11:00etatik 13:00era.
Otsailaren 24a, osteguna
- Fletan Dúoren “Biolencia” entsegu irekia: arratsaldeko 19:00etan.
Otsailaren 28tik martxoaren 4ra
- Iker Gomezen “Analisi koreografikorako tresnak” tailerra: egunero, arratsaldeko 17:30etatik ilunabarreko 20:30etara. Ikastaroak 30 euro balioko ditu, eta sortzaile eta artistei zuzendutakoa izango da.
Martxoaren 12a, larunbata
- “Jam up! Da party!” saioa: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 19a, larunbata
- “Gipuzkoa dantzatuz” tailerra, Bash proiektua: goizeko 11:00etatik 13:00etara. 15 urtetik gorakoentzat.
Martxoaren 26a, larunbata
- Jon Olazkuagaren eskutik, “Pamperruque” hitzaldi dantzatua: goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Martxoaren 27a, igandea
- Danae & Dyonisos master classa: goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara. Izen ematea 15 euroan.
Informazio osoa, Gipuzkoako Dantzagunearen webgunean eskuragarri.