Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

32.000 kilo organiko konpostatu dituzte 2021ean lezoarrek

Lezoko bost konposta guneetako erabiltzaileak zoriondu ditu udalak. Konpostaren kalitatea egokia dela adierazi du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/02/11

2021ean, Lezoko bost konposta guneetan 32.000 kilo hondakin organiko utzi zirela jakinarazi du Lezoko Udalak. Zifra hori 2020koa baino altuxeagoa dela baieztatu du udal erakundeak. Horrez gain, gune horietatik 2021ean zehar hamabi lagin jaso, eta aztertu dira: emaitzen arabera, herriko konposta guztiz segurua da eta indarrean dauden betebehar mikrobiologiko guztiak betetzen ditu. “Izugarrizko lana egiten ari zarete!”, esan die udalak egitasmoarekin bat egin dutenei.

Altamiran, Andreonen, Aralarren, Arretxenen eta Lopenen daude herriko konposta eremuak. Herritarren ekarpenaz gain, adituek eta teknikariek hainbat bisita egiten dituzte horietara dena ondo doala ziurtatzeko, nahiz konposta egileen ekarpenen eta kezken berri jasotzeko. Zortzi bisita egin ziren iaz, eta aurten ere hala izango da: otsaila, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, iraila, urria eta abendua izango dira bisitarako hilabeteak (egun eta ordutegi zehatza aurrerago horiek iritsi ahal emango ditu udalak).

Bisiten eta laginen gaineko informazioa egitasmoarekin bat egin dutenekin partekatzen dute, bilera batean. Urtarrilaren bukaeran egin ohi da bilera hori. Baina udalak jakinarazi du aurtengoa (iazkoa bezala) ez dela egingo, osasun segurtasun neurriengatik.

Guneetarako bisitez gain, udalak zehaztu du hainbat hobekuntza egin dituela eremuetan azken urteetan. Adibidez, Aralarreko, Arretxeneko eta Lopeneko guneak zaharberritu dira, eta konpostagailu txikiak handiagoekin ordezkatu dira.

Beti dago zabalik konpostaren egitasmoarekin bat egiteko aukera. Hori egiteko, nahiz xehetasunak eskuratzeko, 647 05 74 02 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidali daiteke, edo ondoko helbide elektronikora idatzi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.