Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lidergoari eutsi dio San Juanek Batel Ligako bosgarren jardunaldian

Gaur goizean Zumaian lehiatu da 2022 Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren estropada. Onena eman dute bertan San Juan, Hibaika eta San Pedrok.

Zumaian lehiatu da, gaur goizean, Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia. [Argazkia: Zumaia Turismoa].
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Pasaia
2022/02/12

Bosgarrena izan da gaur goizean Zumaian lehiaturiko Gipuzkoako Batel Ligako estropada. Bertan izan dira, jakina, Hibaika, San Juan eta San Pedroren 25 batelak, eta emaitzetan islatu da eskualdeko arraunlariek eginiko esfortzua, berriro ere sanjuandarrak gailendu direlarik palmaresean.

Haur mutilen kategorian sanpedrotarrek mantendu dute egunera arteko lidergoa -Oarsoaldeko ontzien artean, betiere-, hirugarren sailkatu delarik A ontzi morea. Horren atzean, laugarren gelditu dira San Juan A-ko arraunlariak. Haur nesken artean, dominarik ez; Hibaika A bosgarren izan da.

Promesa mutiletan urrea sanjuandarrek erdietsi dute, eta kategoria bereko nesken artean ere gailendu dira arrosak, San Juan B podiumera sartzeko zorian gelditu delarik, laugarren.

Gazteen artean, ezbairik gabeko nagusitasuna, berriro ere, Pasaiako arrosentzat. Laugarren jardunaldiko ohorezko postuak errepikatu dituzte gaur ere: Mutiletan San Juan A eta San Juan B lehen eta bigarren, eta nesketan San Juan irabazle berriro.

Absolutu mutilen kategorian lehian ari den eskualdeko batel bakarra sanjuandarrena da, eta azkenurren bukatu dute horiek gaur. Nesken artean, hiru dira norgehiagokan izena emana duten ontziak, eta hala sailkatu dira: Hernani, Hibaika eta San Juan.

Bosgarren jardunaldiko sailkapen osoa Gipuzkoako Arraun Federakundearen orrian kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.