Gehienez ere hamar konpartsek parte hartu ahal izango dute larunbateko desfilean, eta beste hainbestek igandekoan. Oraindik izena eman daiteke.
Aurten bai, urtebeteko etenaldiaren ondoren, martxoaren 4ko asteburuan (ostirala, larunbata eta igandea) bueltatuko dira Trintxerpeko inauteriak; hala iragarri zuen atzo Trintxerpeko Jai Batzordeak sare sozialetan, eta datozen egunotan informazio gehiago emango dute.
Desfilean gehienez ere hamar konpartsek hartu ahalko dute parte larunbatean, eta beste hamarrek igandean. Izen ematea handiagoa balitz, inskribapenen hurrenkeraren arabera hautatuko dute antolatzaileek nork parte hartuko duen, aurreko ekitaldietan egon izan direnei lehentasuna emango zaielarik.