Osasun publikoaren alde elkartuko dira gaur Antxoko anbulatorioan
Hiru aldarri izango dituzte: osasun publikoa indartzea, lehen arreta sendotzea eta barrutian behin betiko osasun zentroa sortzea.
Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hainbat udalerritan mobilizazioak deitu dituzte osasun publikoaren alde, horien artean, Pasaian. Gaurkoan, Antxoko anbulatorioaren aurrean egingo dute bat, 13:00etan.
Osasun zentroaren kanpoaldean egingo duten elkarretaratzera hiru aldarri nagusi eramango dituzte:
- Lehen arreta indartzea.
- Osasun publikoa sendotzea.
- Antxoko anbulatorioa berritu eta behin behitiko azpiegitura sortzea.