Bi astean, herenera jaitsi da COVID-19agatik kutsatu direnen kopurua Oarsoaldean
Duela bi asteko astelehenetik asteazkenera 394 positibo atzeman ziren eskualdeko lau herrietan; aste honetan, 121.
Aste honetan, astelehenetik asteazkenera, Oarsoaldeko lau herrietan COVID-19agatik 121 positibo jaso dira. Duela bi asteko epe berberean (urtarrilaren 31tik otsailaren 3ra) 394koa izan zen zifra hori. Beraz, duela bi asteko positiboen herena baino gutxiago jaso dituzte osasun zerbitzuek lau herrietan.
Esaterako, aste honetako lehen hiru egunetan 70 izan dira Errenteria-Oreretan atzemandako kutsatzeak (duela bi asteko epe berberean 211 izan ziren), 25 Pasaian (duela bi aste 80), hogei Oiartzunen (duela bi aste 66) eta sei Lezon (37).
Datu horiengatik, eta aurreko egunetako positiboen lausotzeagatik, tasen nabarmen egin dute behera azken egunetan. Hemen tasen konparaketarako taula, Osasun Sailak atzoko azken datuetan oinarritutako txostenaren araberakoak.
- Errenteria-Oreretako tasa: 1.164 (hilaren 3an 2.628koa zen).
- Pasaiako tasa: 1.094 (hilaren 3an 3.408koa zen).
- Oiartzungo tasa: 1.398 (hilaren 3an 3.770ekoa zen).
- Lezoko tasa: 1.52 (hilaren 3an 3.700ekoa zen).