Igandean mendi irteera egiteko hiru aukera proposatu dituzte
Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak taldeek irteera bateratua antolatu dute astebururako. Hiru ibilbide desberdin proposatu dituzte.
Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleak elkarteek irteera bateratua antolatu dute datorren iganderako (hilak 20). Ohi bezala, aukera bat baino gehiago proposatu dituzte ibilbidea osatzeko:
- Azkarateko portua – Antzuola. Distantzia: 18 kilometro. Desnibela: 730 metro. Iraupena: 5-6 ordu, deskantsuekin. Aukera dago ibilaldia egiteko tontorretara igo gabe (17 kilometro, 630 metroko desnibela eta 4,5-5 ordu bitarteko iraupena).
- Ibilbide ertaina, Antzuolatik. Distantzia: 10 kilometro. Desnibela: 360 metro. Iraupena: 4 ordu, deskantsuekin.
- Ibilbide motza, Antzuolatik. Distantzia: 6 kilometro. Desnibela: 200 metro. Iraupena: 2,5 ordu, deskantsuekin.
Ibilbidea dena izanik ere, irteera 07:30ean egingo dute mendizaleek, Trintxerpetik abiatuz. Bazkide direnek 18 euro ordaindu beharko dituzte, eta 20 bazkide ez direnek. Informazio gehiago behar duena posta elektroniko bidez jar daiteke harremanetan Itsastarrekin.