Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia, Lezon
Idazleak eta musikariak 'Olatu arteko txalupa arraroa' lana aurkeztuko dute hilaren 24an, Gezala Auditoriumean.
Ines Osinaga musikariak eta Joseba Sarrionandia idazleak ondutako Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizuna jasoko du Gezala Auditoriumak hilaren 24an (osteguna). 20:00etan hasiko da bi sortzaileen emanaldia. Poesia errezitaldia da, Sarrionandiaren ahotsarekin eta Osinagaren musikarekin garatuko dute saioa. Sarrerak bihartik dira eskuragarri, Lezoko Udalaren webgunearen bitartez.
Gosariak proiektua sortu zuten elkarlanean idazleak eta Gose taldeko musikariak duela ia hamar urte, Sarrionandia Kubako erbestean zela. Orain, proiekturako hark idatzitako letren zergatia eta zentzua azaltzen ari dira herriz herri egiten ari diren ikuskizunean. Hala, egun jendartean dauden hainbat kezkaren gaineko gogoeta musikatua da Gezalak hartuko duena, bizipozaren eta elkar maitatzearen garrantzia nabarmenduz. Euskal Herriaren egoerarem gaineko gogoeta ere egiten dute errezitaldian.