Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Bideoak eta galeria] Altzibarren, Ihote gogoz

Ihoteen barruan, gaur kuestazioa egiten ari dira herriko auzo guztietan. HITZA Altzibarkoaren hasieran izan da.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2022/02/19

Atzo iritsi ziren Oiartzunera intxixu, sorgin eta basandreak. Gaur, kuestazioaren eguna. Eguraldia nola-halakoa, baina herriko zortzi auzoetan Ihoteei zentzua eman diote tokian tokiko lagun taldeek, auzokideek. HITZA, aurreko urteetan beste auzo batzuekin egin bezala, aurten Altzibarren izan da kuestazioaren hasieraren nondik-norakoak jasotzen.

Altzibarko plaza hankaz gora dago, obrak egiten ari dira. Baina hesi, zulo eta lokatz artean biltzen joan dira altzibartarrak kuestazioari ekiteko. 10:00etan ziren ateratzekoak arrosak (auzo horretako kolorea da). “Tira, atzeratzekoak ginen. Berandu hasiko gara, ohitura den moduan”, esan du 10:00ak baino lehen plazan zegon auzokideetako batek. Apurka, baina, joan da jendea biltzen. Lehenak, musikariak: Oiartzungo Dultzaina Taldea Altzibarkoa izaki, musikari kuadrilla ederra bildu da plazara. Denak elegante asko egunak eskatzen zituen jantziekin, besoan oihal zati arrosa zutela.

Iaz ez zen Ihoterik izan herrian. Aurten bai. Batez ere auzoetan zentratutako jaia izan da, oiartzuarren oso kutuna. “Egia esan nahiko nazkatuta ginen egoera honekin. Aurten bai, badago kuestazioa. Parranda egiteko gogo pixka batekin gabiltza, eta dagoen giro ona ikusita, egun polita izango dela ziur naiz”, adierazi du plazan agertzen goiztiarrenetakoa izan den Bixen Martiarenak, “jendea animoso dago”. Martiarenak aitortu du, iazko hutsunearen ondorik, ez dela asko kosta izan jendea animatzea, “gogoz dago jendea. Ez da asko kosta jendea animatzea. Bazkarirako, adibidez, jende askok eman du izena, inoiz baino gehiago gara”. Altzibartarrak zehaztu du auzoaren kaskoaren inguruan ibiliko direla kuestazioan, baserriak urrun samar baitaude.

Atera dira plazatik. Oihalarekin dabiltzan haurrak, jada hasi dira uzta biltzen. Musikariak gogoz ari dira, taldekideak dantzan. Adin guztietako partaideak dira kuadrillak, gehienak gazteak. Horien artean daude Irati Brun, Maren Vital, Elene Bergaretxe, Ekhiñe Arjona, eta Maialen Iglesias. Brunek hitz egin du haien izenean: “Ez da ateratzen garen lehen aldia. Txikitatik ateratzen gara, Altzibarkoak garelako. Pandemia eta gero gogoz aterako gara aurten ere. Nola ez, Altzibarko kuestazioa da giro gehien duena. Saiatuko gara ondo dantza egiten, nahiz eta entsegu asko ez egin…”. Pozarren mintzatu da gaztea.

Aurrera egin du auzotik segizioak. Jendea balkoietara ateratzen hasi da. Eguzkia ere atera da, pixka bat. Dultzaina doinu gozoa Altzibarren. Suziriak entzuten dira, batzuk auzokoak, beste batzuk besteetakoak. Eskua emanda katearena egiten, edo binaka dantzan ari dira kuestazioa bitartean. Mutil kuadrilla bat dabil ekarpenak jasotzeko oihalarekin; auto bat geldiarazi dute: gidariak leihoa zabaldu, eta oihalera nahi zuena bota du. Eta aurrera egin dute. Hamaiketakoa egin, berriz ere auzoa girotu, eta bazkaria egingo dute. Gero, gerokoak.

Albiste honetan Altzibarren berri jasoko dute oiartzuarrek eta HITZAren jarraitzaileek oro har. Aurrerago, auzo guztietako argazkiekin irudi galeria handia zabalduko du hedabide honek.

DSC_0044
DSC_0044
DSC_0045
DSC_0045
DSC_0046
DSC_0046
DSC_0047
DSC_0047
DSC_0048
DSC_0048
DSC_0050
DSC_0050
DSC_0051
DSC_0051
DSC_0052
DSC_0052
DSC_0053
DSC_0053
DSC_0055
DSC_0055
DSC_0056
DSC_0056
DSC_0057
DSC_0057
DSC_0059
DSC_0059
DSC_0060
DSC_0060
DSC_0062
DSC_0062
DSC_0063
DSC_0063
DSC_0064
DSC_0064
DSC_0065
DSC_0065
DSC_0066
DSC_0066
DSC_0069
DSC_0069
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.12.43
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.12.43
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.12.43(1)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.12.43(1)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.12.43(2)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.12.43(2)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.18
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.18
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.18(1)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.18(1)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.18(2)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.18(2)
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.21
WhatsApp Image 2022-02-19 at 12.13.21

Erlazionatutako edukia[Galeria] Auzo guztietako kuestazioetako argazkiak, HITZAn
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.