[Galeria] Auzo guztietako kuestazioetako argazkiak, HITZAn
Zortzi auzo, zortzi kuestazio. Ihoteeen egun bereziarekin kolorez bete dira Oiartzungo zortzi auzoak gaur goizetik.

Oiartzungo Ihoteen barruan, gaur kuestazioaren eguna izan da. Goizetik abiatu dira herriko zortzi auzoetako taldeak auzo guztietako kasko eta baserrietara Ihote giroa eramatera. Lortu dute. Iazko hutsunearen ondotik, merezi izan du gaur kalera ateratzeak, bai kuestazioko partaide zuzen bezala, bai eta ikusle bezala ere. Goizeko biren ondoren (hamaiketakoak egin dituzte), auzo bakoitzean bazkaria egin dute.
Karrikan, zendu berri den Eli Mitxelena izan dute gogoan, dolu-xingola beltza eraman dute auzo horretako taldeko kideek. Kuestazioko partaide aktibo izan zen Mitxelena gazte-gaztetatik bere panderoarekin bazterrak alaitzen.
Jarraian, HITZAk bildu dituen dozenaka argazki, auzo guztietakoak. Irudiak lortzeko hainbat oiartzuarren ezinbesteko laguntza izan du hedabide honek, beraz, doakiela haiei eskerrik zintzo eta beroena.




















































































































