Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ander Iñarra eta Mayi Mujika, Lezo-Jaizkibeleko onenak

Gizonen txapela etxean geratu da, Iñarra izan baita azkarrena, 1:07:00-ko denborarekin; Lurdes Oiartzabalek hirugarren egin du, emakumeetan.

Ander Iñarrak irabazi du gizonetan Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa.
Aizpea Amas Agirre
Lezo
2022/02/20

Etxean geratu da Lezo-Jaizkibel lasterketako gizonen txapela. Ander Iñarra lezoarrak jantzi du 1:07:00ko denbora egin ondoren. Emakumeetan, berriz, Mayi Mujika elgoibartarra izan da azkarrena, 1:18:04ko denborarekin (sailkapena, behean). Iaz lasterketak kale egin eta gero, aurten zortzigarrenez antolatu du Lezotarrak Lasterkari Taldea eta Xoxolur Mendi Klubak.

Iñarra lasterketa irabazteko faboritoetako bat zen, eta ez du hutsik egin, txapela beretzat izan da. Amets Aranberri zestoarra sartu da bigarren tokian, Joxe Amunarrizi aurrea hartuz: aurtengoan ere podiumean sartzea lortu du Amunarrizek aurretik behin baino gehiagotan egin bezala.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako emakumeen podiuma.

Mujika zen emakumeen artean faborito nagusienetakoa, iazko Mendiko Lasterketako Munduko Kopan bosgarren geratu ondoren. Bigarren tokian sartu da Mariana Gomez donostiarra. Sorpresa izan da nikaraguar jatorriko korrikalaria podiumean sartzea, ez baita hain ezaguna mendi lasterketetan. Hirugarren izan da Lurdes Oiartzabal lezoarra, beti bezala, irribarrez iritsi da helmugara.

Lasterketa bustia

35o korrikalari bildu dira Gurutze Santuaren plazan, euripean. Xirimiriari aurre egin behar izan diote lasterketa osoan, eta pixkanaka ugarituz joan da, gainera. Jaizkibelen, gainera, behelainoa sartu da, eta horrek arriskua batu dio irristakorra zegoen lurrari.

Su ebakia 10:08ean egin zuen Iñarrak. 34 eta 37 segundo gehiago behar izan zituzten, hurrenez hurren, Aranberrik eta Amunarrizek. Mujikak, berriz, 11:42ko denboran egin zuen lasterketako tarterik gogorrena. Emakumeen kasuan, azkarrago osatu zuen su ebakia Oiartzabalek (13:21) Gomezek baino (13:36).

Badiolari omenaldia

Lasterketaren aurretik, Joxemi Badiola Allerru txirrindularitza taldearen sortzailea. 1993an taldea sortu zenetik, urte horietan guztietan herriari eta txirrindularitzari egindako ekarpena aintzat hartu dio Lezo-Jaizkibelen antolakuntzak.

Joxemi Badiola oroigarriarekin.

Sailkapenak

Gizonak

  • 1. Ander Iñarra Olaziregi. 1:07:04
  • 2. Amets Aranberri Otegi. 1:07:27
  • 3. Joxe Amunarriz. 1:08:12

Emakumeak

  • 1. Mayi Mujika. 1:18:21
  • 2. Mariana Gomez Olivas. 1:21:04
  • 3. Lurdes Oiartzabal Etxeberria. 1:24:51

Lehen lezoarrak (gizonak)

  • Ander Iñarra Olaziregi. 1:07:00
  • Raul Artola Labordeta. 1:16:33
  • Cabier Prieto Saralegi. 1:21:17

Lehen lezoarrak (emakumeak)

  • Lurdes Oiartzabal Etxeberria. 1:24:51
  • Eneritz Basurko Pagoaga. 1:31:34
  • Iratxe Etxegoien Errandonea. 1:32:01

Su ebakia (gizonak)

  • Ander Iñarra Olaziregi 10:08
  • Amets Aranberri Otegi 10:42
  • Joxe Amunarriz. 10:45

Su ebakia (emakumeak)

  • Mayi Mujika. 11:42
  • Lurdes Oiartzabal Etxeberria. 13:21
  • Mariana Gomez Oliva. 13:36

Lezo-Jaizkibel 22 – OROKORRA

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.