[Galeria] Xirimiria, behelainoa eta giro aparta
350 lagun irten dira Lezo-Jaizkibel mendi lasterketan. Iazko etenaldiren ondoren, aurten giro ederra jarri du lasterketak Lezoko kaleetan.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketarako gogoa nabaria zen, eta oraindik pandemiaren arrastoak agerikoak izan diren arren, sari banaketa xumea egin baitute, giro ederra jarri dute lasterkariek Lezoko kaleetan. Hori bai, ikusleak euritakoarekin eta korrikalariak lur bustiari tamaina hartuz, xirimiriak ere ez du galdu nahi izan kirolaren festa. Eguraldi umelari, gainera, behelainoa batu behar izan zaio Jaizkibelen. Edonola ere, 350 lasterkariek gogoz aurre egin diete 14 kilometroei.
Lasterketaren irabazleak Ander Iñarra lezoarra eta Mayi Mujika elgoibartarra izan dira.
Hona hemen HITZA-k egindako argazki galeria.
































































































































































































































