Alabortza senadiaren hileroko garbiketara deitu du 'Mater'-ek
Ontzi museoak hondakin bilketa antolatu du datorren iganderako. "Lagun artean, familiarekin edo bakarrik" hurbiltzera deitu dute.
Hilabete honetan ere ez dute hutsik egingo: Mater Otzi Museo Ekoaktiboak Donibaneko Alabortza senadia garbitzeko topaketa antolatu du iganderako. Hondakin bilketa 11:00etan hasiko da, eta 13:00ak aldera bukatzea aurreikusi dute.
Edonork parte har dezake ingurumenaren aldeko keinuan. Are, topaketarekin bat egitera deitu dute antolatzaileek: “Lagun artean, familiarekin edo bakarrik hurbildu zaitezkete aparteko giro batean herritar zientziaz kostaldea zaintzera. Zein itsas hondakin berezi aurkituko dugu oraingoan?”.