Jatorri askotariko emakume pasaitarrek elkar ezagutzeko aukera
Pasaiako Jabekuntza Eskolaren baitan, elkar ezagutzeko saioa gidatuko du Kera Emakume Ijitoen Elkarteak martxoaren 4ean.
Jatorri askotariko emakume pasaitarrek elkar ezagutzeko gunea martxan da, Pasaiako Udaleko Berdintasun arloak antolaturiko Jabekuntza Eskolaren baitan. Hurrengo saioa martxoaren 4ean (ostirala) izango dute, 17:30ean, Trintxerpeko Alkateordetzan. Orduko horretan erresistentzia izango dute hizpide.
Kera Emakume Ijitoen Elkarteak gidatuko du topaketa, honako titulu honen pean: Erromanien erresistentzia: emakume ijitoak, giza eskubideak eta komunikabideak. Jatorri guztietako emakume pasaitarrei bertaratzeko deia egin diete, aldez aurretik posta bidez edota telefonoz (943 34 40 34) harremanetan jarrita betiere.
