[Bideoa] Lezoko emakumeek Lilatoian parte hartzeko deia zabaldu dute
Asko izango dira martxoaren 6ko Lilatoian izango diren lezoarrak. Baina gehiago izatea nahi dute, eta hala eskatu dute herriko emakumeek.
Martxoaren 6an da Donostiako 32. Lilaton Lasterketa. Bertan izena emateko epea hilaren 23an bukatuko dela jakinarazi duten antolatzaileek. Horren harira, partaideen artean lezoarren presentzia izango da, baina emakume lezoar gehiago nahi dituzte lasterketaren irteera lerroan.
Horregatik, hainbat herritarrek bideoa egin dute emakumeei Lilatoian parte hartzeko eskatuz. Horien artean daude Gaxuxa elkartekoak eta Lezoko Emakume taldekoak, Kurkubi saskibaloi taldekoak, Maitane Etxeberria eskubaloi jokalaria, Maren Galvez dantzaria, edo Maddi Fernandez bodyboard kirolaria.
Ondoko bideoan, haiek esandakoak.