Markola eraikineko patioa estaliko dute
Udalak Koldo Mitxelenako Markola eraikineko patioa modu iraunkorrean babestuko duen estalkia diseinatzeko proiektuaren idazketa eta obraren zuzendaritza kontratatu ditu.
Errenteriako Udalak Agustinetako Koldo Mitxelena ikastetxeko Markola eraikineko patioa modu iraunkorrean babestuko duen estalkia diseinatzeko proiektuaren idazketa eta obraren zuzendaritza kontratatu ditu. Kontratu hori Asmatu S.L. enpresari esleitu zaio, 42.249,98 euroan.
2019-2023 Agintaldi Planean jasotako jarduera horrek jarraipena ematen die 2020an eraikin horretan egindako hobekuntzei. Kirol pista hori estaltzeak aukera emango du aire zabalean eskolak, kirol jarduerak eta bestelako ekitaldiak garatzeko, baldintza meteorologikoak txarrak badira ere.
Estalkiaren diseinuak iraunkortasuneko, hiri ingurunean integratzeko eta irisgarritasuna hobetzeko irizpideak hartuko ditu kontuan.