Muxikoak, larunbatean Santiago plazan
Dantza saioak Donibaneko plaza hartuko du datorren larunbatean. Hori dela eta, ibilgailuek ezingo dute sartu 11:30etik 13:45era bitarte.
Muxikoak, urtarrilaren 22an, Donibaneko Santiago plazan. [Argazkia: Erik Salazar]. Muxikoen dantza saioak Donibaneko Santiago plaza hartuko du datorren larunbat goizean. Hori dela eta, plazarako sarbidea ibilgailuentzat itxita egongo dela iragarri du Udaltzaingoak, 11:30etik 13:45era. Eragozpenengatik barkamena eskatu dute.
