Xuxa Urkiaren oroimenezko batel estropadak, larunbatean
Urkia omentzeko VII. batel estropadak antolatu ditu Hibaikak. Larunbatean izango dira Errenteria-Oreretan, 10:15ean hasita.
Hibaikako arraunlariak lehian. Xuxa Urkiaren oroimenezko VII. batel estropadak antolatu ditu Hibaika Arraun Elkarteak. Larunbatean izango dira, hilak 26, Errenteria-Oreretan, goizeko 10:15ean hasita. Maila guztietako traineruek lehiatuko dute larunbateko jardunaldian. Oiartzun ibaian dira lehiak.
Gipuzkoako Batel Ligaren barruko jardunaldia izango da larunbatean Errenteria-Oreretan egingo dena.
