Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emanaldiz jositako egunak datoz Errenteriara

Azeri Dantzak, ikastetxeen desfileak eta ikuskizunak, eta konpartsen desfilea dira gaurtik igandera bitartean ikusi ahal izango diren emanaldi nagusiak.

Azeri Dantzak herriko kaleak girotuko ditu gaur arratsaldean.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/02/24

Jarduera eta emanaldi anitz eta ugariz gozatu ahal izango dute errenteriarrek gaurtik igandera bitartean. Gaur goizean Udal Bandako Txistulariek Erdialdeko kaleak girotu dituzte herriari Inauterietako jai kutsua emanez. Arratsaldean, 17:30etik 20:30era Beraun eta Galtzarabordako Gaztelekuetan mozorroak sortuko dituzte 12 eta 17 urte bitarteko gazteek.

19:00etan arratsaldeko emanaldi nagusiak hasiko dira: Azeri Dantzak. 19:00etan Xabier Olaskoaga plazatik hasita eta Lehendakari Agirre plazan bukatuta, Azeri Dantza Txikia egingo dute Herri Arte Eskolakoek. Ordu berean, Juan de Olazabal kaletik hasita eta Lehendakari Agirre plazan bukatuta, Azeri Dantza egingo dute Ereintza Dantza taldekoek. Dantza ikuskizunen ondoren, 19:45ean, Inauteriei hasiera emateko ekitaldi berezia egingo dute Azerikoren lagunek. Jarraian, Azeri Dantza egingo dute.

Jarduerez betetako Ostegun Gizenarekin bukatzeko, konpartsen aurkezpena egingo da Lekuona fabrikan, 20:30ean. Intxaur-Txiki, Show Time, Boveda, Furius, Odissey, Cocó Dance, Eureka, Titanes, Txassis eta Lezoko Eztandak konpartsak izango dira igandeko (hilak 27) desfilean aterako direnak. Aurkezpena ikusteko sarrerak agortuak daude jada, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da aurkezpen emanaldia.

Ostiral Argala emanaldiz josita dator

Udal Bandako Txistulariek Ugarritze, Iztieta eta Alaberga behealdeko kaleak girotuko dituzte 06:00etatik aurrera. 11:00etatik 13:00era dantza emanaldiak antolatu ditu Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak udalerriko bi gunetan. Lehena Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estaliak, Gernika plazak eta Zumardiak osatzen dute; eta bigarrena, berriz, Agustinetako plazak izango dira. Emanaldien gaia herrian jarri dena izango da: Kirolak eta Joko Olinpikoak.

Arratsaldean Orereta Ikastolakoek egingo dute Inauteri desfilea Olinpiadetako gaiarekin. 15:00etatik 16:30era izango da. Koldo Mitxelena plazan hasi eta Lehendakari Agirre plazan bukatuko dute.

Arratsalderako ere beste bi jarduera antolatu dituzte. 17:30etik 19:30era egurrezko jolasak egingo dira Koldo Mitxelenako jolastoki estalian, eta 17:30etik 20:30era Beraun eta Galtzarabordako Gaztelekuetan 12 eta 17 urte bitarteko gazteek sortutako mozorroen erakusketa festa egingo da.

Larunbata, egun lasaia

Inauterietako larunbaterako ez dira jarduera asko prestatu. 16:30etik 19:30era kirol jokoak antolatu dituzte haur eta helduentzat. Gernika plazan, Lehendakari Agirre plazan eta Diputazio plazan izango dira. 17:30ean Inauteriko Kirol eta Joko Olinpikoen photocall-a egingo da.

Igandean, konpartsak nagusi

Igande goizean Udal Bandako Txistulariek Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alabergako kaleak girotuko dituzte 06:00etatik aurrera. Ondoren, igandeko protagonisten txanda izango da, hau da, konpartsen desfilea egingo da. 11:00etan hasiko dira Errioxa biribilgunetik, eta herriko kaleak girotu ondoren, Nafarroa hiribideko Gabierrotako biribilgunean bukatuko dute ibilbidea. Intxaur-Txiki, Show Time, Boveda, Furius, Odissey, Cocó Dance, Eureka, Titanes, Txassis eta Lezoko Eztandak konpartsak izango dira igandeko desfileko protagonistak.

Asteburuko jarduerekin bukatzeko, eskulan tailerrak egingo dira Koldo Mitxelenako jolastoki estalian, 16:30ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.