Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Igandeko desfileak trafiko aldaketak eta afekzioak ekarriko ditu

Igandeko konpartsen desfileengatik trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak. Ibilgailuak kendu eta zenbait gune itxiko dira, garraio publikoan aldaketak egongo dira, eta aparkalekuak egokituko dira.

Nafarroa hiribidea trafikora moztuko da.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/02/24

Inauterietako igandeko protagonista nagusiak izango dira konpartsak. Desfilea 11:00etan hasiko da Arramendi pasealekuko Errioxa biribilgunean, eta 15:00etan bukatuko da Matxaineko biribilgunean. Honakoa izango du ibilbide osoa: Pontika-Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Maria de Lezo – Xenpelar – Biteri – Nafarroako biribilgunea – Nafarroako etorbidea – Galiziako biribilgunea – Nafarroako etorbidea – Zumardia – Matxaineko biribilgunea.

Igandeko desfile hori dela eta, trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak. Alde batetik, ibilgailuak kenduko dira Tulle, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri eta Nafarroa hiribidea kaleetatik; Galizia eta Santa Klara biribilguneen artetik; eta Alaberga 4 eta 6 zenbakien arteko eremutik. Azken gune hori kentzeko arrazoia da taxi geltokia lekualdatuko delako. Gune horiek guztiak larunbateko 21:00etatik igandeko 15:00etara ibilgailurik gabe izan beharko dira.

Igandean, desfilea hasi baino ordu erdi lehenago, gune hauek itxiko dira: Beraun kalearen eta Arramendi pasealekuaren arteko bidegurutzea; Arramendi pasealekua; eta Errioxa biribilgunea.

Horrez gain, erdialdera joan behar duten gidariei eskatzen zaie desfilea egiten den bitartean, 10:30etik 15:00etara, ez dezatela erdigunetik zirkulatu, eta ordezko bideak erabiltzea gomendatzen zaie, hala nola, GI-636 errepideko saihesbidea auzoetara sartzeko.

Desfilearen gunean eta ondoko kaleetan (Koldo Mitxelena plaza, Pablo Iglesias, Biteri 35, Segundo Izpizua eta Morrongilleta 4) dauden garajeetan aparkatzen dutenek desfilearen ordutegia kontuan izan beharko dute ibilgailua erabili nahi badute, ezin izango baita inguru horretatik zirkulatu.

Matxaineko biribilgunetik Gabierrotako biribilguneraino Nafarroa etorbidean aparkatzen dutenek kontuan izan beharko dute desfilea egiten den orduetan ezin izango direla gunera sartu edo bertatik atera.

Aldaketak garraio publikoan

Trafikoa eteteak lau hiriarteko lineetan izango du eragina:

  • E01 Pasai Donibane-Donostia.
  • E02 Oiartzun-Donostia.
  • E03 Pasai Donibane-Donostiako Poliklinika.
  • E27 Hondarribia-Donostia.

Diputazio plaza, Zumardia, Gabierrota eta Lartzabal geltokiak kendu, eta Altamira, Arragua eta Lintzirinera eramango dira.

Urbanoaren geralekuak bertan behera geratuko dira, eragindako kaleak trafikoarentzat libre geratu arte. Lehenik eta behin, geldialdia Tulle kalera pasako da, eta, ondoren, Xenpelar eta Morrongilleta kaleetako ohiko geltokiak erabiliko dira.

Aparkalekuak egokituko dira

Trafikoan egongo diren aldaketa eta afekzio guztien eraginez, bi aparkaleku egokituko dira. Horietako bat Touring etorbideko tenis pistakoa izango da, eta ibilgailuak larunbateko 18:00etatik igandeko 18:00etara aparkatu aha izango dira bertan.

Gainera, Miguel Irastorzako futbol zelaia ere ahalbidetuko da ibilgailuak aparkatzeko. Igandean egun osoan zehar egongo da erabilgarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.