Sinadurak biltzen ari dira Lezoko kirol instalazioetako langileak
Interneteko plataforma ezagun batean hasi dira herritarren atxikimendu sinadurak biltzen, euren aldarrikapenei indarra emateko.
Lezoko kirol instalazioetako langileek sinadura bilketa hasi dute Interneteko plataforma baten bitartez. Langileek euren lan baldintzen nahiz instalazioen egoeraren gaineko kezka dute, ezinegona. Hala, erabaki dute lehenik eta behin bizi duten egoeraren gaineko informazioa ematea, mobilizazioekin hastea, eta sinadura bilketa bati ekitea.
Sinadura bilketarekin euren eskaerekiko herritarren atxikimendua jaso nahi dute. Gero, horiekin, behar den tokira joango dira euren aldarrikapenei indar handiagoa eman asmoz, tartean Lezoko Udalera.