Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Lezoko ura osotasunean kudeatuko du Añarbek

Añarberi eskumena emateko erabakia atzoko udalbatzarrean hartu zuten, gobernu taldearen aldeko botoekin, eta EH Bilduren kontrakoekin.

Zubitxo kaleko iturria.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/02/24

Añarbeko Uren Mankomunitateak kudeatuko du Lezoko uren %100a aurrerantzean. Atzo egindako ezohiko udalbatzarrean hala erabaki zuten herriko zinegotziek, gobernu taldearen (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoekin, eta EH Bilduren kontrakoekin. Horrela, orain arte herriaren eskumen ziren Jaizkibelgo urak ere (Lezoko ur kontsumoaren %30a ziurtatzen dute) Añarberen esku geldituko dira.

Plenoaren aurretik, bai gobernu taldeak zein EH Bilduk erabakiaren aldekotasuna eta kontrakotasuna adierazteko argibideak eman zituzten, koalizioko kideek atzoko udalbatzarrean bertan azaldu zituztenak. Ondokoak dira haien iritziak:

  • Gobernu taldearen iritzia.
  • EH bilduren iritzia.

Udalbatzarra
Atzoko plenoan, gobernu taldeak zuzenean hitzarmenaren bozketaren alde egin zuen. EH Bilduk, alta, hiru aukera jarri zituen mahaiaren gainean: lehena, hitzarmena bertan behera uztea; bigarrena, hitzarmenaren barruan puntua gehitzea Lezok hala nahiko balu Jaizkibelgo ur horiek berreskuratzeko aukerarekin; eta hirugarrena, behin hitzarmena bere horretan onartuta, herritarrei akordioaren berri zuzenean ematea, eta haien iritzia kontuan hartzea. Hiru eskaerak ez zituen onartu gobernu taldeak.

Herritarrek ezin izan zuten plenoan egon, alkatearen iritziz segurtasun distantzia ez zelako bermatuko; toki itxietan %100ekoa da aforoa egun Jaurlaritzaren azken dekretuaren arabera. Hori dela eta, eztabaida bitartean EH Bilduko hiru zinegotzi aretotik atera, eta hiru herritarrei esan zieten haien ordez sartzeko, hitz egin zezaten. Bozketaren unean herritarrek koalizioko hautetsiei itzuli zieten aretoko tokia. EH Bilduk alkatearen jarrera salatu du, esanaz tokiko erakundeak herritarren iritzien jabe izan behar direla, adierazpen askatasuna eta herriko erabakietan parte hartzea bermatuz.

Erlazionatutako edukiaLezoko EH Bildu: “Herriaren ura Añarberi eman nahi dio gobernu taldeak”Lezoko gobernu taldeak herriko ur guztiak Añarbek kudeatzea nahi du
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.