Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Irisgarritasun Plana eguneratzen hasi da Udala

Diagnostikoa osatzeko helburuarekin, Udalak Internet bidezko inkesta bat abiatu du herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten. Inkesta hori martxoaren 8a bitarte bete ahal izango da.

Alabergako igogailua Alabergako igogilua irisgarritasun planaren baitan egin zen.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/03/01

Errenteriako Udalak herriko Irisgarritasun Plana eguneratzeari ekin dio. Horretarako, Internet bidezko inkesta bat abiatu du herritarrek bete dezaten, diagnostikoa osatzeko helburuarekin. Plan horrek udalerriko irisgarritasunaren egoera ebaluatuko du, bai eta udalerriko irisgarritasun arloko jarduketa garrantzitsuenak ere, hiri-inguruneak, espazio publikoak, udal eraikinak, garraio publikoa eta informazio sistemak egokitzen joateko.

Udalaren lehen Irisgarritasun Plana 2003. urtean egin zen, eta 2011n berrikusi zen Errenteriako auzo guztietara begirada zabaltzeko, igogailu eta ibilbide irisgarrietatik abiatuta zati altuenekiko konexioa hobetzearen alde eginez.

Azken hamar urteetan honako hiri igogailuak garatu dira: Apeadero kalekoa, Urdaburu kaleko biak, Basanoaga Sorgintzuloko biak, Ramon Maria Azkue Markolakoa, Alabergako biak, Urbaburu-Jaizkibelgoa eta Beraunen Jesus Gurudiko biak. Horrez gain, arrapalak ere egin dira honako guneetan irisgarritasuna ahalbidetzeko: Zabaleta Anaiak, Urdaburu kalea 1, Jaizkibel kalea 10 eta 12 zenbakiak, Miguel Zabaleta 21 eta 23, Santa Klara 26 eta 28, Uztargi Haur-eskola edota Markola ikastetxea.

Planaren garapen maila handia dela eta, beharrezkotzat jo da Udaletik plana berrikustea, egindako jardueren emaitzak ebaluatuz, jarduketa berriak proposatuz eta daudenak berrikusiz.

Gaur egun, hiri ingurunea eta erabilera publikoko eraikinak aztertzeko lan bat egiten ari da Udala. Programa hori gauzatzen ari da, bai teknikari espezializatuek udalerria zuzenean behatuta, bai hainbat elkarrizketa eta kontraste eginda, besteak beste, erretiratuen elkarteekin, familia gazteekin eta kirol egokituko elkarteekin.

Diagnostiko hori auzotarren emandako informazioarekin osatuko da, zailtasunak eta hobetzeko puntuak nabarmentzeko. Horretarako, Udalak webgunean herritar guztientzako inkesta ireki bat prestatu du. Gaur ireki du, eta martxoaren 8a bitarte bete ahal izango da. Horrez gain, Irisgarritasun Planarekin zerikusia duten ekarpenak egin daitezke partaidetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatzita.

Bide telematikoaz gain, irisgarritasun gaiekiko sentikorrak diren pertsonen eta kolektiboen ikuspegia jasoko du prozesuak. Diagnostikoaren ondoren, plana bigarren fase propositibo batekin osatuko da, eta herritarren parte hartzea ere barne hartuta, dokumentu hori osatuko duten etorkizuneko ekintzak jasoko ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.