Martxoaren 8aren karietara kaleak hartuko dituzte emakume pasaitarrek
Pasaiako Mugimendu Feministak barrutiz barrutikako egitaraua osatu du udalarekin elkarlanean. Horren baitan bi manifestazio egingo dituzte.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/03/51018854981_6557ce55f7_o.jpg)
Pasaiako eragile feministek kaleak hartzeko deia egin dute aurten ere Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara. Hilaren 4tik hasi eta martxoa bukatu bitarteko egitaraua prestatu dute barrutiz barruti; horren baitan, elkarlanean aritu dira joan den urtean San Pedron egindako omenaldirako oholtza aurten Antxon jartzeko.
Martxoaren 8ko manifestazioei dagokienez, aurten bi izango dira: 19:00etan Trintxerpeko Azokatik abiatu eta San Pedroko Zaharren Egoitzara arteko bidean bat egingo dute bi barrutietako bizilagunek. Antxotarrek ordu erdi beranduago ekingo diote aldarriari: 19:30ean, hain zuzen.
Jarraian, Masaiako Mugimendu Feministak eta Pasaiako Udalak elkarlanean antolaturiko egitaraua:
- ANTXO
- Martxoak 4
19:00 Belarri bero, bai esan? web seriea. Harremantxok antolatua. Kultur Etxean. - Martxoak 8
17:30 Gure Zumardia apaindu eta Action Paintinga. Gure Zumardian.
19:30 Manifestazioa. - Martxoak 13
12:30 Omenaldia. Gure Zumardian. - Martxoak 24
18:30 Hitzaldia: Feminismo. Un paseo por su historia. Bekoz Bekoren lokalean. - Martxoak 31
19:30 Emakume migratzaileak zaintza lanean. Lan duinaren eta seguruen bila. Pasaiako Udalak antolatua. Kultur Etxean.
- Martxoak 4
- TRINTXERPE
- Martxoak 6
19:00 Performancea: Fugitivas del infierno. Trintxerpeko Alkateordetzan. - Martxoak 8
19:00 Manifestazioa. Azokatik Zaharren Egoitzaraino. - Martxoak 12
12:00-13:00 eta arratsaldean Azkueneko biribilgunean: Murala, pintura eta erakusketa. Boveda, Fama eta Ekaitza elkarteek antolatua. - Martxoak 18
17:30 Jatorri askotariko emakumeen gunea: erromanien erresistentzia: emakume ijitoak, giza eskubideak eta komunikabideak. Pasaiako Udalak antolatua. Alkateordetzan.
- Martxoak 6
- DONIBANE
- Martxoak 5
9:30-13:30 Autodefentsa feminista. Bixi Bixi elkarteak eta Pasaiako Udalak antolatua. Juanba Berasategi aretoan.
14:00 Bertso bazkari musikatua. Bixi Bixi elkartean.
Haurrek intxaurrondoa landatzea. Bixi Bixi elkarteak antolatua. - Martxoak 12
18:30 Andereak dokumentala. Bixi Bixi elkarteak antolatua. Juanba Berasategi aretoan. - Martxoak 18
19:00 Maskulinitateari buruzko hitzaldia: Orain, Entzun. Gizonak, disidentzia eta heteronorma. Bixi Bixi elkarteak antolatua. Juanba Berasategi aretoan.
- Martxoak 5
- SAN PEDRO
- Martxoak 6
18:00 Fotomatoia. Frontoian.
19:00 Kafea, pastak eta zineforuma. Udal Aretoan. - Martxoak 8
19:00 Manifestazioa. Trintxerpeko azokatik Zaharren Egoitzaraino.
- Martxoak 6