Trafikoan eta garraio publikoan aldaketak, Trintxerpeko Inauteriengatik
Euskadi etorbidea itxita egongo da ostiraletik astelehenera. Aparkalekuan, autobusetan eta San Pedrorako errepidean ere aldaketak egongo dira.
Euskadi etorbidea itxita egongo da ostiral arratsaldetik astelehen goizera bitarte. Ostiraletik igandera Trintxerpeko Inauteriak ospatuko direla-eta, trafikoan eta garraio publikoko geltokietan izango diren aldaketen berri eman du Pasaiako Udaltzaingoak. Bide batzuk itxita egongo dira asteburu osoan zehar.
Aparkaleku gutxi egongo denez, “zirkulazio arazoak saihestearren”, barrutira inauteriez gozatzera hurbiltzea aurreikusi dutenei garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin die udaltzaingoak.
Jarraian, arduradunek emandako informazioa:
- Euskadi etorbidea itxita egongo da.
- Hilaren 4ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
- Larunbat nahiz igandean egun osoan zehar. Hala ere, larunbatean zamalanak baimenduko dira 12:00ak arte, Lasako bidegurutzetik Donostiaranzko noranzko erreitik sartuz gero.
- Astelehenean, kalea guztiz garbitu arte (goizeko 9:00ak arte, gutxi gorabehera).
- Aldaketak San Pedrora heltzeko errepideetan.
- Larunbat eta igandean 16:30etik 20:00ak inguru arte, San Pedroko erdigunera sartzeko eta bertatik irteteko trafikoa portu-eremutik bideratuko da: Esnabide kaletik sartu eta bertatik irtengo dira autoak, San Pedroko lonjako barreratik.
- Barrutiaren goiko aldera joateko, Arrantzale Auzora, Pablo Eneara, Salinasera eta Seoaneko Markesaren kalera, alegia, Azkuene kaletik sartuko dira ibilgailuak, eta honako ibilbide hau egingo dute: Jaizkibel, Ulia, Andonaegi, Arrandegi, Terranoba, Ricardo Arrillaga, eta hortik adierazitako beste kale guztietara.
- Eta irteteko, berriz, Gran Sol kaletik egin beharko da bidea, handik Borda Eneara eta Andonaegira, eta gero Azkuene kalera.
- Aldaketak Trintxerpera heltzeko errepideetan.
- Larunbat eta igandean 16:30etik 20:00ak inguru arte, Trintxerpeko goialdera joateko, Azkuene kaletik sartu beharko dute ibilgailuek, handik Jaizkibel kalera eta Ulia etorbidera.
- Irten, berriz, Azkuene kaletik bakarrik egin ahal izango da, Arrandegiko irteera moztuta egongo baita.
- Era berean, Arrandegi eta Araneder kaleetatik irteteko, desfileak dirauen bitartean, Arrandegitik Euskadi etorbiderako irteera itxita egongo denez, Terranoba kalera joan beharko dute autoek kontu handiz (Arrandegiko 9. zenbakira arte bi noranzkoak zabalik egongo dira eta udaltzainek bideratuko dute trafikoa), eta handik Gran Solera, eta Azkueneko korridorera.
- Aldaketak garraio publikoan.
- Osteguneko 14:00etatik astelehen goizean Euskadi etorbidea irekitzen den arte, Euskadi etorbideko 25. zenbakiaren pareko autobus geltokia Euskadi etorbideko 55. zenbakira lekualdatuko da.
- Era berean, Euskadi etorbideko 5. zenbakiaren pareko geltokia zerbitzurik gabe egongo da.
- Larunbat eta igandeko desfileek dirauten bitartean eta igande eguerdian Euskadi etorbideko geltoki guztiak zerbitzutik kanpo egongo dira, eta Eskalerillasen, portu eremuaren sarreran, geltoki bat egokituko da. Autobusa ez da San Pedroraino iritsiko.
- Goiko aldeko autobusa kendu egingo da desfilea bukatu arte.
- Dbus 38-k Gomistegiko biribilgunean emango du buelta eta San Pedro etorbideko 25ean izango du hasierako geltokia.
- Aldaketak aparkalekuan.
- Ezin izango da Euskadi Etorbidean, San Pedro hiribidean eta Esnabiden balizatutako eta seinaleztatutako guneetan aparkatu.
- Desfilean zehar, Euskadi Etorbidean aparkatutako ibilgailuek ezingo dute ez mugitu ez irten ekitaldia amaitu arte.
