Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Hiku Miku Ziriku', abentura handi bat

Zirikuen figuraren gaineko liburua da 'Hiku Miku Ziriku'. Atzo aurkeztu zuten Gezala Auditoriumean, Ziriku eta guzti.

Zirikuak dira liburuaren funtsa.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/03/02

Atzo aurkeztu zuten Trapujale Taldearen ekimenez argitara atera den Hiku Miku Ziriku liburuxka, Gezala Auditoriumean. Saioa Muguruza Sarasua lezoarrak egin ditu testuak, eta horiei ilustrazioekin indarra eman die Kepa Etxebarria Sagarzazu oreretarrak. 12-15 urte bitarteko gazteei begirakoa da, eta Lezoko Inauterietako Zirikuen figuran sakontzeko tresna. Lezon, Kultura Aretoan (goizez) eta Oroitzene AEKn (arratsaldez) izango da salgai 8 euroan; Errenteria-Oreretako Mirentxu liburu dendan nahiz Oiartzungo Laboren ere eskura daiteke. Liburuen xehetasunez aparte, mezu garbia zabaldu zuten atzokoan Trapujale Taldekoek: azken bi urteetan Inauteriak nahi bezala ezin ospatu arren, taldeak irmo jarraituko du herriko Inauteriak antolatzen, “erretiratu arte eta gehiago izango gara lanean”.

Zirikuen bizitzaren berri ematen da abentura liburuxkan, “abentura zoragarri bat da. Trapujale Taldea ere oso pozik dago emaitzarekin. Udala ere eskertu nahi dugu, proiektu txiki honetan jarritako gogoagatik”. Ion Pombar Kultura zinegotziak ere izan zuen zer esan agerraldian. Eskerrak eman zizkien Trapujale Taldekoei, “herri senan eta ondarean sakontzen balio dute horrelakoek. Eskertzekoa da Trapujale Taldeak jarri duen gogoa, eta ideiarekin etorri zirenetik, baiezkoa eman genien”.

Kepa Etxebarria eta Saioa Muguruza, atzoko aurkezpenean.

Saioa Muguruzak nahiz Kepa Etxebarriak hartu zuten mikrofonoaren gidaritza ondoren. Testuen egileak aipatu zuen sormen lana egiteko prozesua iaz hasi zela, Trapujale Taldeak hari Zirikuen gaineko kontakizuna egitea eskatuta. “Beti izan dut idaztea gustuko. Pozik hartu nuen enkargua. Oreretakoa naiz izatez, eta aukera paregabea zen niretzat, aldi berean, herriari esker ona adierazteko”. Lezoarrek Zirikuen gainean zer iritzi duten ikertu zuen Muguruzak; jasotakoa, oro har, ezkorra zen, “gaiztoak ziren Zirikuak, gezurtiak. Hori entzunda pentsatu nuen: inor ez da guztiz gaiztoa beti, inor ez da guztiz gezurtia beti… Denok dauzkagu gure argi-ilunak. Horri heldu nion ipuina idazteko”. Ziriku bihotza edukitzea zer den azaldu nahi izan du Muguruzak landutakoarekin. Aldi berean, sormen prozesuan Etxebarriarekin egindako talde lana goraipatu zuen.

Etxebarriak, bere aldetik, zehaztu zuen hura ere oreretarra dela, eta ez zuela guztiz menderatzen Lezoko Inauterien nondik norakoa, “Zirikuen gaineko datu askorik ez nuen. Baina sakontzen hasi nintzen, Zirikuek zer ospe eta esanahi duten aztertu nuen. Saioaren testuekin batera, oso lan polita iruditu zait. Herrietan bizi diren kontu hauek oso bereziak dira bertakoentzat, beharrezkoak dira horrelako lanak egitea, eta herriek dituzten harribitxi horiek zaintzea”.

Ipuinaren gaineko irakurketarik ez zuten egin. Baina Muguruzak sormen lanaren bukaera parteko pasarte bat Gezalan zirenekin partekatu zuen: “Hiku Miku Ziriku. Jaizkibelen korrika, artzainei deika. ‘Nola egingo diat, dinat, dizut lagun. Zuka, ala hika?’ Hiku Miku Ziriku!”.

Aitortza
Liburua erosten dutenek orrialdeak bereizteko markaorria eskuratuko dute. Aitortza bat da bere horretan markaorria. Zendu diren Trapujale Taldeko bi laguni omen egingo diete horiekin, Jabier Anuariz eta Mikel Osa. “Herrigintzaren eta bertako kulturaren bi lagun ziren eta dira. Gure bihotzean eramango ditugu aurrerantzean egingo ditugun ekitaldi guztietan”. Aldi berean, liburuaren promozio bideoa egiteagatik Aitzol Saizarri eskerrak eman zizkieten. «Bat, bi eta hiru: Hiku Miku Ziriku!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.