Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-03-04)

Inauterietako atsedenen ondoren, lehiara itzultzeko unea da, eta herriko kirol talde guztiak bueltatuko dira zelai eta kantxetara asteburu honetan.

Oiarsoko Errendimenduko Junior gizonak.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/03/04

Inauterietako atsedenen ondoren, Errenteria-Oreretako kirol talde guztiak lehiara itzuliko dira asteburuan. Futbolean Touringeko mutilak lidergoan sendo mantentzen ahaleginduko dira bihar Fanderian Real Unionen aurka. Denboraldia bukatzeko hamaika jardunaldi geratzen direla, gorritxoak sailkapeneko lehen postuan dira zazpi puntuko abantailarekin.

Ereintzako bi talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute, klubeko talde gehienek bezala. Mutilak azken bi porrotak atzean uzten saiatuko dira igandean Barakaldon irabazita, eta neskek harrapatu duten bolada onari jarraipena ematen ahaleginduko dira Oñatin.

Areto futbolean Ostikok norgehiagoka garrantzitsua du bihar Arrasaten. Irabaziz gero, jaitsiera postuetatik aterako lirateke lehenengoz. Horrez gain, Gamonek gaur jokatuko du Donostian Harpe taldearen kontra.

Saskibaloian Oiarsoko Errendimenduko Junior gizonak izango dira jokatuko duten bakarrak. Bergaran dute euren partida, igande arratsaldean.

FUTBOLA

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Eibar-Touring, etzi (igandea) 15:30ean Eibarko Unbe zelaian.

Gizonen Ohorezko Erregional Maila

  • Touring-Real Union, bihar (larunbata) 16:30ean Fanderian.

Gizonen Lehenengo Erregionala Igoera Fasea

  • Elgoibar-Touring, bihar (larunbata) 17:30ean Elgoibarko Mintxeta zelaian.

Gizonen Lehenengo Erregionala Kopa

  • Usurbil-Beti Ona, bihar (larunbata) 15:30ean Usurbilgo Harane zelaian.

Jubenilen Ohorezko Maila Igoera Fasea

  • Touring-Hondarribia, bihar (larunbata) 18:30ean Fanderian.

Jubenilen Lehenengo Maila Igoera Fasea

  • Beti Ona-Internacional, bihar (larunbata) 17:00etan Beraunen.

Jubenilen Lehenengo Maila Kopa

  • Touring A-Amara Berri A, etzi (igandea) 13:00ean Fanderian.
  • Landetxa Behobia-Touring B, bihar (larunbata) 15:30ean Irungo Ugalde Ventas zelaian.
  • Orereta Kafea-Hondarribia, etzi (igandea) 12:15ean Beraunen.

Gizonen Ohorezko Kadeteak Igoera Fasea

  • Amaikak Bat-Beti Ona, bihar (larunbata) 11:45ean Debako Errotazar zelaian.

Gizonen Ohorezko Kadeteak Iraupen Fasea

  • Elgoibar-Touring, bihar (larunbata) 12:00etan Elgoibarko Mintxeta zelaian.

Emakumeen Kadeteen Lehengo Maila Kopa

  • Oiartzun B-Touring, etzi (igandea) 10:45ean Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.

Gizonen Kadeteen Lehengo Maila Igoera Fasea

  • Touring A-Mariño A, bihar (larunbata) 12:00etan Fanderian.
  • Zestoa-Beti Ona A, bihar (larunbata) 12:00etan Zestoako Iraeta zelaian.

Gizonen Kadeteen Lehengo Maila Kopa

  • Mariño B-Touring B, bihar (larunbata) 13:00ean Irungo Ugalde Ventas zelaian.
  • Beti Ona B-Dunboa Eguzki, bihar (larunbata) 13:30ean Beraunen.
  • Orereta Kafea, atsedena.

ESKUBALOIA

Espainiako Lehen Maila

  • Inmobiliaria Ezker Aldea BM Barakaldo-Ereintza Aguaplast, etzi (igandea) 12:30ean Barakaldoko Lasesarre kiroldegian.

Emakumeen Euskal Liga

  • Construcciones Aloña Mendi-Ereintza Aguaplast, bihar (larunbata) 16:00etan Oñatiko Zubikoa kiroldegian.

Gizonen Euskal Liga

  • Ereintza Beissier-Fagor Industrial Aloña Mendi, bihar (larunbata) 17:00etan Galtzarabordako kiroldegian.

Gipuzkoako emakumeen 1. Lurralde Txapelketa

  • Oskarbi Optika Legazpi-Ereintza Beissier, bihar (larunbata) 09:45ean Legazpiko Bikuña kiroldegian.

Gizonen Euskadiko Jubenil Liga

  • Urdaneta-Ereintza Aguaplast, bihar (larunbata) 20:00etan Bilboko Urdaneta kiroldegian.

Gipuzkoako jubenil neskak

  • Aiala B-Ereintza Aguaplast, etzi (igandea) 11:30ean Zarauzko Udal Kiroldegian.

Gizonen Euskadiko Kadete Liga

  • Zarazpe Usurbil-Ereintza Aguaplast, bihar (larunbata) 15:00etan Usurbilgo Oiardo kiroldegian.

Gipuzkoako kadete mutilak

  • Urnieta Oianume Jatetxea-Ereintza Beissier, etzi (igandea) 11:30ean Urnietako Udal Kiroldegian.

Gipuzkoako kadete neskak

  • Egia Eskubaloia-Ereintza Beissier, etzi (igandea) 10:45ean Donostiako Egia kiroldegian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Lehenengo senior maila

  • Mondrate-Ostiko Ore Esports, bihar (larunbata) 18:15ean Arrasateko Musakola kiroldegian.

Gizonen Hirugarren senior maila

  • Harpe-Gamon Tanatorios Oarso, gaur (ostirala) 22:15ean Donostiako Aldapeta Maria Ikastetxean.

SASKIBALOIA

Emakume seniorren Lehenengo Maila

  • Oiarso SKT, atsedena.

Junior Emakumeen Errendimendua

  • Oiarso SKT, atsedena.

Junior Gizonen Errendimendua

  • Bergara Soraluze-Oiarso SKT, etzi (igandea) 18:00etan Bergarako Labegaraieta kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.