Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
SAIOA MUGURUZA ETA KEPA ETXEBARRIA. 'HIKU MUKU ZIRIKU' LIBURUAREN EGILEAK.

[Elkarrizketa] "Argitalpena bada modu bat esateko Zirikuak hor daudela oraindik"

Muguruzaren testuei kolorea jarri die Etxebarriak. Zirikuen gaineko abentura da Trapujale Taldearen ekimenez argitara eman den lana, aurreiritziak "itxuraldatzea" asmo duena.

Kepa Etxebarria eta Saioa Muguruza, liburuaren aurkezpenean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/03/04

Lezoarrek Zirikuen gainean zer iritzi duten ikertu zuen Saioa Muguruza Sarasua lezoarrak Hiku Miku Ziriku liburuaren testuen egileak; jasotakoa, oro har, ezkorra zen. «Gaiztoak ziren Zirikuak lezoarren ustez, gezurtiak. Hori entzunda pentsatu nuen: inor ez da guztiz gaiztoa beti, inor ez da guztiz gezurtia beti… Denok dauzkagu gure argi-ilunak. Horri heldu nion ipuina idazteko». Ziriku bihotza edukitzea zer den azaldu nahi izan du Muguruzak landutakoarekin. Kepa Etxebarria Sagarzazu oreretarrak egin ditu abentura liburuaren ilustrazioak.

Nolatan sortu zen liburua egiteko aukera?
SAIOA MUGURUZA: Aurten atera bada ere, prozesua iaz hasi zen. Trapujale Taldeak Zirikuen gaineko ipuina idazteko eskatu zidan, baiezkoa eman, eta gustura hartu dudan lana izan da. Horrela sortu zen guztia.

Gaia emanda, horretan sakontzea zaila izan al da?
S. M.: Ez gehiegi. Zirikuei buruz lezoarrei galdezka hasi nintzen, euren iritzia jakin nahi nuen. Denen erantzuna zen gezurtiak eta gaiztoak zirela. Hori entzunda, burura etorri zitzaidan irudi horri buelta emateko ipuina idaztea. Ez dut ospe hori desmuntatzeko saiakera egin, baina beharbada itxuraldatzekoa bai. Inor ez da guztiz gaiztoa, edo guztiz gezurtia. Uste hori irauli nahi izan dut testuetan.

Elkarlanean landu duzue publikazioa.
S. M: Honen guztiaren gauzarik politenetakoa Keparekin elkarlanean aritzea izan da. Zalantzak nituen ea idatzitako hori ondo ulertuko zen. Baina Kepak egindako marrazkiak ikusi nituenean, zalantza horiek uxatu egin nituen. Hitzei kolorea eta erliebea eman die, eta emaitzarekin oso gustura nago.
KEPA ETXEBARRIA: Erraza izan da elkarlanean aritzea. Saioak testuak idatzi eta nik horiek jasotzerakoan berehala ulertu nuen zer azaldu nahi zuen. Pixkanaka hasi nintzen hizki horiei irudia jartzen. Prozesu bat izan da. Magia egitea da: batek idatzi, besteak marraztu. Baina hori guztia nola batzen duzu gero? Testuekin banuen ilustrazioak egiteko helduleku bat. Izan ere, nik ez nituen ezagutzen Zirikuen nahiz Lezoko Inauterien gainekoak. Kontatu didatenarekin, nik ikusitakoarekin eta Saioaren testuekin jakin izan dut nondik egin aurrera. Horrelako herri batean gisa honetako zerbait sortzea sekulakoa iruditzen zait, magia da.

Haurrei eta gazteei begirakoa da argitalpena. Liburua irakurrita, zein iritzi duten jakitea gustuko zenukete?
S. M.: Nahi gabe ere entzungo dugu zer iritzi duten, horretaz ziur gaude.

Iaz eta aurten, Zirikuak, Trapujale eta konpainia ez dira Lezoko Inauterietan izan, osasun egoeragatik. Testuinguru horrek zaildu al du zuen lana? Zer eragin izan du?
K. E.: Argitalpena bada modu bat esateko hor daudela oraindik, ez direla joan, eta berriz ere bueltan izango direla in0lako zalantzarik gabe.
S. M.: Uste dut inoiz baino beharrezkoa zela Hiku Miku Ziriku bezalako lana sortzea. Bizi dugun osasun egoera zailagatik horrelako zerbait egitea. Kontakizun honekin jendearen animoa igotzen zerbaitetan lagundu badezakegu, bada aurrera. Dena itzaltzen ari den momentu honetan irrika eta ilusio pixka bat ere behar dela uste dugu.

Saioa, irakasle zara. Baduzu esperientzia gazteen sentsazioak kudeatzen. Baina sormen prozesuan pentsatu al duzu euren iritzian?
S. M.: Gauza asko elkartu dira tartean. Pandemia, ezin atera hori, abentura bat bizitzeko gogoa. Gazteek zer duten gogoko, eta zer falta zitzaien kontuan hartuta emaitza bat lortu dugu. Badut esperientzia, bai, DBHko gazteekin. Hemen pixka bat beherago joan behar izan dut, eta ea lortu dudan.

Esan duzue abentura antzekoa izan dela sormen prozesua. Zergatik?
S. M.: Bai, hala izan dela esan daiteke. Abentura honek segidarik izango ote duen? Kepa eta ni ezagutu gara, eta auskalo zer gerta daitekeen aurrerantzean.
K.E.: Liburua ere abentura bat baita. Dena da abentura bat. Bizitza ere abentura da.

 

LEZON, OIARTZUNEN ETA ERRENTERIA-ORERETAN EROS DAITEKE
Haur eta gazteei begirakoa da Hiku Miku Ziriku, eta Lezoko Inauterietako Zirikuen figuran sakontzeko tresna. Lezon, Kultura Aretoan (goizez) eta Oroitzene AEKn (arratsaldez) izango da salgai 8 euroan; Errenteria-Oreretako Mirentxu liburu dendan nahiz Oiartzungo Laboren ere eskura daiteke. Trapujale Taldeak intentzioa du Pasaian ere salgai jartzeko. Lezoko Udalaren babespean argitaratu dute.

Liburua erosten dutenek orriak bereizteko markaorria eskuratuko dute. Aitortza bat da bere horretan markaorria, zendu diren Trapujale Taldeko bi laguni omenez, Jabier Anuariz eta Mikel Osa: «Gure bihotzean eramango ditugu aurrerantzean egingo ditugun ekitaldi guztietan».

Erlazionatutako edukia‘Hiku Miku Ziriku’, abentura handi bat
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.