Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Astelehenak pentsiodunenak izaten jarraitzen dute

Hilabeteko lehen astelehenean pentsiodunak kalera atera dira beste behin euren aldarrikapenekin jarraitzeko. Otsaileko plenoan sartu zituzten bankuen inguruko mozioen inguruko aldarrietan zentratu dira gehienbat.

Pentsiodunen mobilizazioa Niessengo biribilgunean.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/03/07

Hilabeteko lehen astelehena eurena dela argi utzi dute pentsiodunek. Lehenik eta behin, Martxoaren 8aren bezpera dela eta, emakumeak gogorarazi nahi izan dituzte, eta jakinarazi dute eurak ere hor egongo direla emakumeen eskubideak aldarrikatzen jarraitzeko. Horrez gain, daramaten lau urteko borrokan, “gure eskubideak defendatu eta hainbat lorpen erdietsi” dituztela azpimarratu dute, eta “1080 euroko gutxieneko pentsioa lortu arte borrokan jarraituko” dutela argi utzi dute.

Aldarrikapen nagusiak, baina, bankuekin izan dituzten arazoekin lotutakoak izan dira. Otsailaren 22an egin zen udal plenoan mozioak sartu zituzten jende heldu, pentsiodun eta zaurgarrienei banku irisgarritasuna errazteko eta bankuetan ematen den arreta hobetzeko. Mozioa zortzi puntuz osatu zuten, eta udal taldeek onartu zutela eutsi dute pentsiodunek. Tankerako mozioak Euskal Herri osoan ere sartuko dituztela zehaztu dute. Aldarrikapen nagusi moduan, banku guztiek bulego bakoitzean leihatila bat lanaldi osoan irekita edukitzea eskatu dute, lanaldi osoan aurrez aurreko zerbitzua bermatzeko herritar guztiei, eta lehentasunez 65 urtetik gorakoei. Gainera, lokaletara sartzeko murrizketak dauden bitartean, bankuek itxarongelak jar ditzatela eskatu dute, ilarak kalean sor ez daitezen.

Aldarrikapen horiek gauzatzeko asmoz, gaurko manifestazioan Errenteria-Oreretako Erdigunean dauden banku sukurtsal guztietan gelditu dira plenoan onartutako zortzi puntuak bete ditzaten eskatzeko. Hori dela eta, Laboral Kutxa, Rural Kutxa, Kutxa, La Caixa, Bankinter, Santander, BBVA, Sabadell eta Bankoa banku sukurtsalen aurrean gelditu dira euren aldarriak manifestatzeko. Horrez gain, Sabadellen aurrean azken asteetan salatu den etxegabetzeaz kexatu dira, pentsiodunak sostengua ematen egongo direla argi utziz.

Apirilaren 4koa izango dute hurrengo hitzordua pentsiodunek. Ordurako, plenoan onartutako aldarriak zertan dauden ikusi nahi dute, eta animatu nahi izan dute ikustera denbora horretan nolako arreta eskaintzen den bankuetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.