Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Hamarkadatik gora elkar ahalduntzen

‘Sororitatea eta ahalduntzea’ taldea astelehenero elkartzen da, Pasaiako Jabekuntza Eskolaren baitan. Azken hamarkadan gidari izan duten Pepa Bojo psikoterapeutak «laster arte» esan du, eta eskertza hitzak besterik ez dituzte izan harentzat emakume pasaitarrek.

Otsailaren 21ean hamalau emakume elkartu ziren Pepa Bojok gidaturiko saioan. [Imanol Saiz].
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/03/07

Kanpotik zekartzaten kezkak elkarri askatuz hasi zuten saioa. Norberaren zamak elkarri astinduz. «Hautsa kenduz». Azken hori erabili zuen Pepa Bojo psikoterapeutak hamarkada inguru gidatzen daraman tailerretako bati hasiera emateko: «Zuen altuera beretsuko bikote bat hartu eta bata bestearen atzean jarriz kendu hautsa elkarri», burutik hasi eta oin puntetaraino. «Zuen buruarekin konektatu, zuen gorputzekin, eta askatu kanpokoa».

Luze daramate astelehenetan, Trintxerpeko alkateordetzan 15:00etan egin ohi dituzten bilkuretan parte hartzen; batzuk 2008an hasi ziren, eta orduan ekin zioten egun hauskaitza den sarea, sororitatea, ehuntzeari.

Apurtezinak dira, berebat, topaketa horietarako dituzten arauak: konfidentzialtasuna, segurtasuna, konfiantza, aliantza eta ahizpatasuna aipatu zituzten. Otsailaren 21eko saioan hamalau emakume elkartu ziren, pasaitarrak gehienak, baina azaldu zuten 20tik gora ere izan ohi direla talde osoa, anana osoa elkartzen denean.

Sororitatea eta ahalduntzea: indarguneak eta aliantzak eraikitzen da Bojok, Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak sustaturiko Jabekuntza Eskolaren barruan antolaturiko topagunearen izena; ahalduntze kolektibo nahiz indibidualaz hausnartzeko baliatzen dute espazioa.

Gema Mosquera: «Elkarrekin hazi gara, asertibitatean, autoestimuan… Egoera eta arazo antzekoak elkarbanatuz osatu dugu ‘anana’»

Otsaileko hartan, aurkezpena egin zuen psikoterapeutak ahizpatasunaren garrantziari erreferentzia eginez: «Emakumeen arteko harremanean inbidia eta norgehiagoka sustatu izan baitira historikoki», eta elkar lotzeko modu hori deseraikitzea da urte osoko taldearen xedea. Izan ere, «patriarkatuaren maniobra matxista» besterik ez baita, Bojoren arabera, emakumeak jarkitzeko inposaturiko saiakera hori.

Aretotik kanpoko etsaitasun hori gainetik kentzeko elkarri «hautsa kendu» eta ahalduntzearen garrantziaz hausnartu zuten egunera arte, elkarrekin egindako bideaz. Bidean erdietsiriko aurrerakuntzak ez ezik, atzean gelditu diren ahizpak ere izan zituzten gogoan, zenbait zendu baitira elkar saretzeari ekin ziotenetik.

Ahalduntzea
Norberarentzat ahalduntzea zer den galdetuta, Maria Eugenia Lasartek hartu zuen lehen hitza: «Segurtasuna, bestearekiko errespetua, ez zapaltzen uztea, oztopoei aurre egitea, ez epaitzea».

Bego Rodriguezek aitortu zuen «beldurrik gabe bizitzea» ere badela, «zure bizitzaren nagusi bilakatzea». Gema Mosquerak emakume eta gizonen arteko berdintasuna ere hartu zuen ahotan, ahalduntzea «maila berdinean egotea» baita harentzat.

Ahaldunduz berriro jaio direla sentitzen dute askok; ezetz esaten eta ezetza onartzen ikasi dutela. «Bilobak zaintzeko eskatzen didatenean, adibidez, ikasi dut ni lehenesten, nire beharrak besteenen aurrean jartzen, eta egun batean ezin badut, lasai asko esaten diot alabari», dio haietako batek.

Saretzea da gehien errepikatu dutena, adiskidetasuna. «Anana» izena jarri diote auren taldeari, gaztelerazko Hacer piña esamolde horretatik. «Bat gara», dio Rodrigezek, «eta elkarrekin, bakarrik baino askoz indartsuago, gainera». Elkarri zenbat eman dioten aipatu du Mosquerak: «Elkarrekin hazi gara, asertibitatean, autoestimuan… Egoera eta arazo antzekoak elkarbanatuz osatu dugu anana, leialtasunetik».

Pepa Bojo: «Miresten zaituztet; miresgarria da atzean duzuen bidea, bakoitzaren historia eta borroka pertsonala»

Pepa Bojori, laster arte
Elkar-indartze horretan bidelagun eta gidari izan dute Bojo, eta funtsezkotzat jo du Mosquerak haren eginkizuna: «Hura izan da ardatza; deskribaezina da zenbat eman digun».

Feli Gereñok hitza hartu nahi izan du aitortzaren bide beretik: «Pepak sorturiko espazioan jaso eta babestuta sentitu gara, indarra eman digu. Ni neu indartsu sentitu naiz eta ikasi dut zenbat eta zenbat emakume bizi diren nire barnean, hari esker: erizaina, irakaslea, aingerua, laguna…».

Behin-behinean behintzat, Jabekuntza Eskolaren barruko lana etengo du ikasturte honetatik aurrera psikoterapeutak. «Deskantsua behar dut birziklatzeko», aitortu du, «baina, aizue! Ez naiz desagertuko» [barrez erantzun die].

Taldearen garrantzia aintzatetsi eta gonbidapen irekia egin du edozein emakumek haiekin bat egin dezan: «Ahalduntzeko ez ezik, tratu txarretan oinarrituriko harremanen prebentziorako eta horietatik sendatzeko gunea ere bada hau».

Gutxienez urtebeteko atsedenaldia hartuko du, baina ez du laster arte esan nahi izan, eskertza hitzak eskaini dizkietenei erantzun gabe: «Miresten zaituztet; miresgarria da atzean duzuen bidea, bakoitzaren historia eta borroka pertsonala. Ez dakizue zenbat irakatsi didazuen».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.