Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Emakumeen saretzean ezinbesteko eragilea, Gaxuxa

Eskulanak eta bestelako jarduerak egiteko duten lokalaz gaindi, Lezora zabalik den emakume taldea da Gaxuxa. Aisia eskaintzatik harago, emakumeen begietatik herria egiten ari dira.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/03/07

Etxean lan egiten zuten emakumeak etxetik ateratzeko sortu zuten Gaxuxa Emakume Taldea. Estatutuen arabera, 2000. urtean hasi ziren. Baina aurretik ere lanean dabiltzala adierazi dute Koro Alegria, Lurdes Isasa eta Miren Ormazabal taldekideek. Haiekin izan da Hitza. «Harremanak sendotzeko eta elkar ezagutzeko gunea da Gaxuxa. Sortu zenetik oso ondo funtzionatu du». Hipolito Gezala kalean dute egoitza, han egiten dituzte eskulan tailerrak urte osoan zehar. Baina Lezora zabalik bizi den egitasmoa da.

Hasieran, haurren eskola ordutegiak kontuan hartuz batez ere lantzen zituzten ikastaroak. Baina urteek aurrera egin ahala, ordutegi hori zabaldu dute, eta horrek eragin du askotariko emakumeek bat egitea haiekin: orotara, 120tik gora emakumek parte hartzen dute era batera edo bestera Gaxuxaren egitasmoan. Izan ere, etxean lanean zebiltzanak bai, baina kanpo ere lan egiten zutenak ere erakarri nahi zituzten, eta horregatik zabaldu zuten eskaintza. Ez bakarrik eskulan tailerrena, baizik eta bestelakoena ere. «Hasiera batean eskulanak eta laboreak lantzen genituen. Aukera asko zabaldu da: soinketa, yoga, pilates, garuna lantzeko eskolak, ahalduntzerako ikastaroak, hitzaldiak, irteerak, kultur emanaldiak… Denbora pasa lanak egitetik, emakumeen zaintzarako eta ahalduntzerako egitasmoa bilakatu da. Prozesu horretan saiatzen ari gara jendea mugiarazten. Baina kosta egiten da», adierazi dute.

Lezon eragile da Gaxuxa. Ez dute ulertzen bere jarduna euren lokaleko lau hormetara mugatua, nahiz eta herrian erreferente izan gune hori. Horregatik antolatzen dituzte herrira zabalik diren ekitaldiak, Lezoko hainbat gunetan gainera. Taldekideek adierazi dute, ordea, herrian eragite hori ez dela mugatzen bakarrik ekitaldi antolatuetara. Emakumeen arteko saretze lana gauzatzen ari dira, batez ere kaleko esparruak irabaziz eta beharbada etxean edo bestelako esparruetan adieraziko ez lituzketen sentsazioak eta esperientziak partekatuz: «Askotariko jendea elkartzen gara. Horrek erakartzen gaitu bereziki. Hemen egin ditugun harremanak, segur aski, ez genituzke beste esparruetan egingo. Harreman hori kalean ere mantentzen dugu. Herriarentzat ona den sarea da gurea».

GAZTEAK
Badute kezka bat Gaxuxan. Kosta egiten zaie gazteak erakartzea. Herrian bada uste bat adineko emakumeentzako bakarrik dela eragilea. Ez da horrela. Emakume orori zabalik dago. Izan daiteke egungo taldekideen artean asko adin batetik aurrerako emakumeak izatea. Baina egiten duten oro, emakume sare osoari begirakoa da. «Gazteek batez ere ariketa fisikoarekin harremana duten ikastaroetan izena ematen dute. Besteetan ez asko. Izan daiteke baten batek esatea ‘hau ez da nire etapa’, agian. Sekulako lana egiten dugu hemen, garrantzitsua. Baina emakume bezala zerbait faltan dugula esango genuke».

Agian gazteekiko zubi gehiago eraiki behar lituzkeela adierazi dute. Maiz eztabaidatu dute horretaz, eta ez dakite ziur nola eragin gazteengan. «Ez pentsa; gazteek ere, beste gazteak erakartzeko zailtasunak izaten dituzte. Zaila da konpromisoak hartzea. Hor uzten dugu gogoetarako gaia».

EGITARAUA

Honakoa da Lezon Martxoaren 8aren harira egingo diren ekitaldien zerrenda:


HILAK 8
Mobilizazioa. 18:00etan. Errenteria-Oreretako mobilizazioari joan aurretik (19:00etan da), plazan bilduko dira (eguraldi txarrarekin Saldisen), Ilargi Arrizabalagarekin Anariren Vinu, Cantares y amor abestuko dute, eta hainbat material banatuko dute.

HILAK 12
Ikus-entzunezkoa. 19:00. Gezala Auditoriumean, Gaxuxaren eskutik, Cholitas dokumentalaren proiekzioa.

HILAK 13
Antzerkia. 20:00. Gezala Auditoriumean, Etxetxoren eskutik, Luz quebrada antzezlana Teatro Del Barrio konpainiarena.

HILAK 14-19
Erakusketa. Goizez eta arratsaldez. Kultura Aretoan, Gaxuxak ikasturtean zehar egin dituen lanen erakusketa.

HILAK 19
Ikus-entzunezkoa. 19:00. Gezala Auditoriumean, Ama, nora goaz? dokumentala Etxetxoren eskutik.

Erlazionatutako edukia[Bideoa] Martxoak 8ko gehigarriaren protagonistak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.