Emakumeen Master Cuparen finalerdiak, Lezon
Eskuz binakako modalitatean, Emakumeen Master Cuparen bi finalerdiak Koldobike Gezala pilotalekuan jokatuko dira igandean.
Emakumeen Eskuz Binakako Laboral Kutxa Master Cupen finalerdiak Lezoko Koldobike Gezala pilotalekuan jokatuko dituzte hilaren 13an (igandean). Elite Mailako pilota mistoan ariko dira finalaren bila lau bikoteak, 12:00etatik aurrera. ETB1ek zuzenekoa egingo du partidak Euskal Herrian ikus daitezen.
Honakoak dira finalerdietako bikoteak:
- Lehen finalerdia: Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Maddi Barrokal eta Itsaso Erasunen kontra.
- Bigarren finalerdia: Leire Garai eta Ane Mendiburu, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminderen kontra.
