Eyheramendy eta Ruben, txapeldunorde
EPLEko bikoteak ezin izan zuen Euskal Ligako pala motzeko finalean nagusitu, baina emaitza horrek datorren denboraldirako postua bermatua izatea ahalbidetu die.
Igandean izan zen Euskal Ligako Ohorezko Mailako pala motzeko finala. Bertan EPLEko Eyheramendy eta Ruben bikotea zeuden. Txapelketa bikaina egin ondoren, Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zen finalerako sarrera lortu zuten, baina ezin izan zuten irabazi. EPLEkoek 40-35 galdu zuten Gatikako Artepe klubeko Lopez Alday eta Cenigaonaindia bikotearen aurka. Txapelketa irabaztea lortu ez bazuten ere, 2022-23 denboraldirako Euskal Ligako Ohorezko Mailako pala motzeko modalitatean euren plaza bermatua dute EPLEkoek.
Horrez gain, herri artekoan, iragan astean formalizatu zituen 2022ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketak izen emateak. Txapelketa hori bi modalitatetan lehiatuko da: larruzko paletan eta pala motzean, eta gomazko paletan. Errenteria-Orereta herri moduan bertan egongo da.