[Galeria] Zaintza sistema zapaltzailea sutan nahi dute
San Pedro, Trintxerpe eta Antxoko kaleak euren egin dituzte gaur arratsean emakume pasaitarrek. "Denak aske izan arte".
Kalea eurena egin dute emakume pasaitarrek aurten ere. Barrutiz barruti barreiatu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarriak Pasaiako Mugimendu Feministak, manifestu bateratua irakurri dutelarik San Pedro, Trintxerpe eta Antxoko topaketetan. Irmo hasi dira: “Itzuli gara, nahiz eta sekula ez garen joan”.
Amorrua ageriko egin dute. Sistema sutan nahi dute. “Den-dena erraustu nahi dugu”, oihukatu dute, “bizitzea merezi duen mundu bat eraikitzeko”. Feminismoa dute giltza bide horretan, eta horren baitan antolatzera deitu dute, saretzeko, batzuk besteengan heltzeko, emakume bakoitzaren borrokak denonak bilakatzeko.
Aintzatespen berezia egin diete aurten zaintzaileei; eta haien artean, bereziki, zaintzen duten emakume* migratuei. “Publikoa, doakoa eta integrala” den zaintza sistema exijitu dute emakumeen gain-esplotazioan oinarritzen den zaintza eredua abolitzeko.
Jarraian, gaurko arratsak San Pedro, Trintxerpe eta Antxon utzi dituen zenbait argazki: