Eireko esperientziak partekatuko dituzte
Foro Sozialak 'Ustekabean, topo. Eireko esperientziak' hitzaldia antolatu du datorren ostiralean Niessenen. Horretarako, hiru hizlari gonbidatu dituzte.
Derryko protestak, 1971ko apirila. Argazkia: Public Record Office of Northern Ireland (Flickr). Foro Sozialak ‘Ustekabean, topo. Eireko esperientziak’ hitzaldia antolatu du datorren ostiralerako, hilak 18, 18:30ean Niessenen. Antropologian doktorea den eta Foro Sozial Iraunkorraren kide den Aitzpea Leizaolak bideratutako saioan hiru gonbidatu egongo dira. Alde batetik, Roger McCallum Ipar Eireko RUC-en partaide ohia izango da Niessenen. Horrez gain, Michel Culbert ‘Coiste na nlarchimi’-ren arduradun ohia ere egongo da. Erakunde horrek IRAko militanteen eta haien senitartekoen interesak defendatzen ditu. Azkenik, Lee Davis britainiar armadaren kide ohia da beste hizlaria.
