Haritz Mujika, Amorebietaren entrenatzaile
Iñigo Velezen ordez hartu du Amorebietaren lehen entrenatzaile kargua. Igandean du estreinako partida, Eibarren.
Haritz Mujika antxotarra Amorebieta taldearen entrenatzaile izango da aurrerantzean. Taldearen zuzendaritzak erabaki du Iñigo Velez lehen entrenatzaile kargutik kentzea taldeak daraman bide zailagatik, eta orain arte haren laguntzaile izan den Mujikak hartu du ardura beregain. Espainiako Bigarren Mailan dabil aurten Bizkaiko taldea.
Taldearen arlo teknikoaren gidari bezala estreinako partida igandean izango du antxotarrak, 16:00etan euskal derbia jokatuko baitu Amorebietak Eibarren zelaian.