Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
ADUR INTXAURRANDIETA. ANTZINAKO HISTORIAN DOKTOREA ETA IDAZLEA.

[Elkarrizketa] «Haien askatasuna nahi zuten denaren gainetik»

Kristo aurreko II. mendea. Sizilian dauden esklaboek, siriarrak horiek gehienbat, matxinada hasten dute. Aske bizi nahiz dute. Hori guztia bildu du eleberrian Adur Intxaurrandietak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/03/11

Historian lizentziatua, eta Antzin Aroko Historian doktore da Adur Intxaurrandieta Ormazabal (Lezo, 1988). Rebelión en sicilia (Siziliako matxinada) eleberri historikoa argitaratu zuen abenduan, eta herriz herri ari da lana aurkezten. Pasioa da harentzat Antzin Aroko Historia. Interneteko hainbat plataformatan, eta Donostiako Hontza liburu dendan eskura daiteke liburua. Kristo aurreko II. mendean dago kokatua lana.

Nolatan argitaratu duzu eleberria?
2013. urtean doktore tesia egin nuen. Bertan landu nuen gaietako bat izan zen Siziliako esklaboen matxinadarena, ikuspuntu filosofiko bat duena atzean. Horri buruz gehiago irakurri, ikertu, eta gaiaz interes handiagoa sortu zitzaidan. Gaiak badu indarra, kolpe dramatikoa, zerbait narratiboa idazteko egokia da. Tesiaren garaian ezin izan nuen deus ere idatzi, denbora asko kentzen zidalako. Hori bukatuta proiektuari ekin nion. Sizilian bizitakoa naiz, beraz, banuen alde askotako harremana gaiarekin.

Zer kontatu nahi izan duzu eleberriarekin?
Siziliako esklaboak garai hartan nola bizi ziren azaldu nahi izan dut. Garai hartan [kristo aurreko bigarren mendean], egia da, Siziliako egoera berezia zela. Hango esklaboen egoera oso tamalgarria zen, eta horregatik iritsi ziren matxinadaraino. Fokua matxinatzeko erabaki horretan jarri dut.

Matxinada, Erroma handiaren kontra…
Erromak Sizilia mendean zuen, Kartagoko guden ondorioz. Baina Sizilian hiri-estatuak zeuden, bakoitzak bere lege eta arauak zituelarik. Erromak hori kontrolatzen zuen, baina ez zuzenean. Hiri bakoitzak bere gobernu propioa zuen. Beraz, esklaboen errebolta estatu-hiri horien agintarien kontra hasi zen, eta ondorioz, Erromaren kontra ere. Haien askatasuna nahi zuten denaren gainetik, egoera hobean bizi.

Nongoak ziren Kristo Aurreko II. mendeko Siziliako esklabo horiek?
Eztabaida historiko handia dago gai horretan. Eleberria kokatu dut zonalde batean, non esaten den esklaboak siriarrak zirela. Baina historikoki ez dago oso argi. Liburuaren bukaeran azalpen historiko asko daude, eta hor hainbat argibide ematen ditut. Baina nik dakidanez, Siriakoak ziren gehienbat hango esklaboak. Izan ere, Sirian gatazka izugarriak zituzten, eta pertsonen salerosketarako eremu oso handia izan zen Siria. Kontuan izan behar da esklaboak gehienbat gerren bitartez hartzen zituztela, eta Siriako lurraldean ohikoak ziren gudak. Gainera, Erromak eskulana eta langile asko behar zituen, esklabo gehiago, gorantz zihoan populazioa eta inperioa elikatzeko: landa eremuko lanak egiten zituzten batez ere. Horregatik Sizilia zen hain garrantzitsua inperioarentzat: Erromaren aletegia deitzen zioten irlari. Eleberrian, Siriatik Siziliarako bidea nola egiten zuten ere aipatzen dut.

Historia errepikatzen da: Siria, gatazka, pertsonen behartutako mugimenduak…
Egungo eta orduko pertsonen behartutako mugimenduak ez dira berberak, baina antzekotasuna izan dezakete. Konturatu behar gara munduan Siria non dagoen, garrantzi estrategikoa du bere kokapenagatik. Garai hartan, gaur egun bezala, Siria oso lurralde aberatsa zen, eta inperio askoren erdian zegoen.

Antzinako Historian doktore zara. Eleberriak harreman zuzena du zure pasioarekin.
Txikitatik beti izan du gustuko historia. Indiana Jones filma ikus nuenetik historiaz maitemindu nintzen [barrez]. Arlo horretan sakondu nuen urteek aurrera joan ahala, eta bereziki antzinako historiak erakarri ninduen. Unibertsitate ikasketetan aro horretan espezializatzea erabaki nuen, zonalde horretako historian zehazki. Masterra egin, eta orain liburua etorri da.

Han eta hemen ari zara liburua aurkezten. Lezon izan zinen, aste honetan [atzo] Errenteria-Oreretan… Zer nolako harrera izaten ari da zure lana?
Ona, egia esan. Zaila da arrakastaren alorra neurtzea, ez bainaiz batere ezaguna. Eleberria irakurri duen jendeak esan dit asko gustatu zaiela, eta espero dut denak ildo horretatik jarraitzea. Nobela historiko gehienek fikzioa dute oinarrian, historialariok ere ez dakigulako ziur nola jazo ziren lantzen ditugun gertakariak. Iturri gutxi daude, informazio gutxi. Fikzioa ahal dudan neurrian sartu dut, baina XXI. mendeko pertsonengana gerturatu dut istorioa. Hala ere, informazio historiko asko jaso dut aldi berean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.