Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Energiaren inguruko saioak egingo dira erretiratuen elkarteetan

Saio horien helburua da Oarsoaldearen Energia Bulegoa ezagutaraztea eta herritarren kezkei erantzuna ematea. Horretarako, hiru hitzaldi antolatu dira datorren astean.

Udaleko, Oarsoaldeako eta Bienvenido erretiratuen elkarteko kideak.
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2022/03/11

Martxoaren 8an argindarraren prezioak inoizko zifra gorenak markatu zituen. Egoera horrek fakturen prezioan eragin zuzena izan du azkenaldian, eta Oarsoaldean bada Energia Bulego bat ahaleginak bideratzen ari dena gure eskualdean egoera horrek dituen ondorioak murrizteko.

Gaur goizean Beraungo Bienvenido erretiratuen elkartean eginiko agerraldian, Jose Manuel Ferradas Udaleko Ingurumen zinegotziak, Fernando Nebreda Oarsoaldea Garapen Agentziako gerenteak eta Xabier Sesma Oarsoaldeako Energia Bulegoko teknikariak Energia Bulego horren berri eman nahi izan dute eskaintzen diren zerbitzuak aipatzeko.

Ferradasek azpimarratu du 2021ean Errenteriako Udalak energia pobretasunaren inguruko ikerketa bat egin zuela. Atera zuten ondorio nabarmenena izan zen egoera hori gordinen jasaten duen kolektiboa pertsona helduena eta erretiratuena dela. Hori dela eta, garrantzizkotzat jo du Energia Buelgoa egiten ari den lana, eta helburua hura indartzea eta sustatzea dela eutsi du. 

Oarsoaldeko Energia Bulegoa 2021eko urtarrilean abiatu zuten eskualdeko lau udalek, eskualdeko energia-kalteberatasuna murrizteko eta herritarren energia kontsumoa optimizatzeko helburuarekin. Eskualdeko herritarrei energiaren inguruko zalantzetan arreta eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dien doako zerbitzu publikoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatu duena.

Nebredak azaldu du energiaren alorrean kezka ugari egon direla azkenaldian. Horren harira, eskualdeko lau udalerriek eskualdeko Energia Plana jarri zuten martxan, eta bertatik abiatu zuten Energia Bulegoa. Aurrez aipatu bezala, zerbitzuaren helburu nagusia herritarrek energiaren inguruan dituzten kezkei erantzuna ematea dela nabarmendu du Garapen Agentziako gerenteak.

Hitzaldiak erretiratuekin

Energia Bulegoak ematen dituen zerbitzuen berri emateko, eta zerbitzua bera aurkezteko, hiru hitzaldi antolatu dira hurrengo astean erretiratuen elkarteetan, energiaren inguruko kezkak gehienbat haiei gerturatzeko. Lehen hitzaldia asteazkenean, hilak 16, izango da, 17:00etan, Merkatuzarren. Hitzaldi hori orokorra izango da Galtzarabordako, Gabierrotako, Olibeteko, Alabergako, Agustinetako eta Kaputxinoetako erretiratuen elkarteentzat. Hurrengo egunean, hilaren 17an, Pontikako Arramendipe erretiratuen elkartean egingo da hitzaldia, 17:00etan. Azken saioa hilaren 18an izango da, ostirala, Beraungo Bienvenido elkartean, 17:00etan.

Xabier Sesma Oarsoaldeako Energia Bulegoko teknikariak jorratuko diren gaien inguruko xehetasunak eman ditu. Besteak beste, honako kezkei ematen zaie erantzuna: Argindarraren eta gasaren fakturaren inguruko informazioa herritarrek ulertu eta argitzen laguntzeko; merkatuan dauden energia tarifa ezberdinei buruzko informazioa eskaini egokiena hautatzeko; energia kontsumoa kontrolatu eta murrizteko aholkuak; energiaren alorrean eskuragarri dauden laguntza ekonomikoei buruzko informazioa ematea; etxebizitzetan energia berriztagarriak instalatzeko informazioa ahalbidetzea; edota etxebizitzen birgaitze energetikoari buruzko xehetasunak ematea.

Horrez gain, Oarsoaldeako Energia Bulegoaren ibilbidea eta ematen den zerbitzua gutxika hazten doala zehaztu dute, eta gaur egun dagoen egoerarekin, beharrezkoa ikusten dute bulegoari bultzada ematea. Energia Bulegoaren laguntza eskuratzeko, interesdunek 943 34 41 60 telefonoan, energia@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan eta Oarsoaldea Garapen Agentziako webgunean aurkituko dute.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.